Arenillas de Villadiego

Wikipedia, Entziklopedia askea

Arenillas de Villadiego edo Arenillas (besterik gabe) Burgosko probintziako Villadiego udalerriko herria da, probintziaren ipar-mendebaldean dagoena, Gaztela eta Leongo autonomia erkidegoan (Espainia).

Eliza.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Villadiegotik 2,3 kilometrora dago eta bertan, udaletxea dago. Burgos, eskualdeko hiriburua, 42 kilometrora dago.

Harrizko dorrea.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klima kontinentala da. Neguak nahiko luzeak eta hotzak dira; tenperaturak zero gradura erraz jaisten dira. Udak, berriz, oso laburrak dira eta baita lehorrak ere. Tenperatura, sasoi horretan, aldakorra da: eguerdiko orduak oso beroak dira eta 40 graduraino heltzen dira, eta, arratsaldetan, “cierzo” delakoa agertzen da eta neguko arropa janztea eragiten du. Faktore desberdinengatik gertatzen da hau: altueragatik (itsas mailatik 860 bat metrora dago) eta Kantabria mendilerroak hezetasun gutxi eta eurite-maila baxua eragiteagatik.

Nobleziaren armarria.

Natura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fruta-arbolak ez dira oso ugariak, intxaurrondo, sagarrondo, aranondo eta mandarinondoak salbuetsita. Ortuak ere, ez dira ugariak.

Arenillas, Duero arroaren mendebaldean dago eta erreka horretatik bi ibaiadar sortzen dira: Brulles eta Grande edo Sosa errekak eta guztiak Pisuergan amaitzen dira.

Erreka horiek lurrak erosionatu egin dituzte, beraz, paisaia leuna da eta lehorreko laborea lantzen da (gari eta garagarra). Zuhaitz landaredia urria da, ibai bazterrean salbu, han aurki baititzakegu zurzuria, sahatsa eta makalak (alamo edo txopoak).

Ehiza ere beste baliabide natural bat da eskualde honetan, batez ere, eper-ehiza, galeper-ehiza, untxi-ehiza eta erbi-ehiza. Errekan, amuarrain, boga eta barboak daude. Bestalde, hirurogeita hamar hamarkadan, karramarro autoktonoa desagertu zen.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arenillas Villadiego, Villadiego eskualdearen barnean dago, beste 31 herri gehiagorekin. Jende gutxi bizi da, hirurogeita hamar hamarkadan hasi zen eta, Euskal Herrira, Madrilera eta Kataluniarako emigrazioa. Despopulatzea areagotu egin da gaur egun, zahartutako biztanleak hiltzen diren heinean, gazteek ez dutelako bertan bizitzen jarraitzen.

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azaroaren 11n ospatzen dira, San Martin Tourskoaren egunean.

Kanpo lotura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Gaztela eta Leon
Artikulu hau Gaztela eta Leongo geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.