Aretxabaletako udaletxe zaharra

Koordenatuak: 43°02′08″N 2°30′14″W / 43.0354575°N 2.5039012°W / 43.0354575; -2.5039012
Wikipedia, Entziklopedia askea
Aretxabaletako udaletxe zaharra
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaAretxabaleta
Koordenatuak43°02′08″N 2°30′14″W / 43.0354575°N 2.5039012°W / 43.0354575; -2.5039012
Map
Kontaktua
HelbideaDurana kalea 11

Aretxabaletako udaletxe zaharra Aretxabaletako kale nagusian kokaturik dagoen jauregi bat da, udalerriaren aurreneko udaletxea izan zena. Gaur egungo udalaren egoitza Arratabe jauregia da eta eraikin honek beste funtzio batzuk betetzen ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Valle Real de Leniz" izenaren barneko eremuan elizate ugari zeuden eta baita bi herrigune ere, Aretxabaleta eta Eskoriatza. Udalaren egoitza aldakorra izaten zen eta herrigune bien arteko lehia nabarmena zen. Azkenean 1630. urtean eremu guztia bitan banatu zen eta Aretxabaleta eta Eskoriatza udalerriak sortu ziren. Herri biek udaletxea lehenengo egitea helburu zuten eta Aretxabaleta izan zen azkarrena[1]. Kale nagusiaren erdialdean egin zuen eta eraikina XX. menderarte Aretxabaletako udalaren egoitza izan zen.

1968. urtean Escuela parroquial La Asunción 3-5 urteko haurren ikastola sortu zuten hainbat gurasok eta bertako gelatan ematen ziren klaseak. Ondoren izena aldatu eta Loramendi ikastola bihurtu zen[2].

1986. urtean Aretxabaletako udalak Arratabe jauregia erosi zuen eta hara aldatu zen[3]. Gaur egun Loramendi Elkartearen egoitza dago bertan, aurretik ikastola eta euskaltegia ere izan zen.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi solairutako eraikina da. Beheko solairuan atari zabal bat dago. Antzina ziega bat izan zen bertan. Lehenengo solairuan areto bat dago eta formatu txikiko hitzaldiak eta antzerkiak egiten dira bertan. Gainerakoan bulegoak daude.

Eraikinaren aurrealdea harlanduz egina dago eta aipagarriena lehenengo solairuko bi leihoen artean dagoen armarri erraldoia da. Bi buruko arranoak, alboetan bi lehoi eta erdian Gaztela eta Leongo armak bitan banatuta eta tartean Gipuzkoako eta Aretxabaletako armarriak ikusten dira. Gainean koroa handi bat dago bi aingeru alboan dituena eta azpian Urrezko Ardi-larruaren Ordenaren sinbolo den ardi zintzilikatua[1].

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Aretxabaleta: Udaletxe Zaharra - Guía de Ocio de Gipuzkoa - Gipuzkoako Aisialdi Gida» www.kulturweb.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-27).
  2. «Loramendi ikastolak 50 urte» Arizmendi ikastola 2018-10-05 (Noiz kontsultatua: 2021-08-27).
  3. r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01e00000ff26d4661aa470b8e961d85e487feff5. (2006-12-13). «Arratabe jauregia (egungo udaletxea)» turismoa.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-27).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]