Argiaren Basoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Argiaren Basoa
Vitoria - Bosque de Luz 4.jpg
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Araba
Herria Gasteiz
Koordenatuak 42° 50′ 51″ N, 2° 40′ 34″ W / 42.84742094°N,2.67598897°W / 42.84742094; -2.67598897Koordenatuak: 42° 50′ 51″ N, 2° 40′ 34″ W / 42.84742094°N,2.67598897°W / 42.84742094; -2.67598897

Argiaren Basoa Gasteizen dagoen espazio ireki eta memorial bat da, Francisco Francoren diktadurak eta Espainiako Gerra Zibilak Araban eragindako biktimen omenezkoa.

Gasteizko Probintzia Plazan dago, Arabako Foru Aldundiaren egoitzaren atzealdean, eta Aldundiaren ekimenez egin zen. Inauguraziorako irailaren 9a aukeratu zen (2009), indar frankistek Gerra Zibila hasitakoan egun horretan hil zutelako 1936an Teodoro Olarte, Arabako ahaldun nagusi izandakoa[1].

Espazioaren ezaugarri nagusia eskultura multzo bat da, basoa osatzen duten zutoin batzuk, Anabel Quincoces artistaren lana. Mila metro koadro baino gehiagoko espazio ireki batean altxatzen dira zutoinok[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b   Ahaztuak1936-1977 () «AHAZTUAK 1936-1977 / OLVIDAD@S 1936-1977: FRANKISMOAREN BIKTIMEI GORAZARRE EGITEKO, PLAZA BERRIA IZANGO DU GASTEIZEK» AHAZTUAK 1936-1977 / OLVIDAD@S 1936-1977 . Noiz kontsultatua: 2019-07-04 .