Aris Limassol

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aris Limassol
Sorrera1930
Futbol zelaiaAlphamega Stadium
edukiera: 10.700 lagun
inaugurazioa: 2019
PresidenteaErrusia Vladimir Federov
EntrenatzaileaBielorrusia Aleksey Shpilevsky
LigaZipreko Liga
2022-231.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Aris Limassol (grekeraz Άρης Λεμεσού, "Αris Lemesou") Zipreko futbol taldea da, Limasol hirikoa.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1930an sortu zen eta Limasolgo klub historikoetako bat izan arren maila apalean ibili izan da. 1939an arazo ekonomiko larriengatik taldea desegin zen eta 1952an birsortu zen. Sarritan egon izan da lehen mailan baina ez du emaitza aipagarririk izan. 1989an Kopako finala jokatzera iritsi zen eta hiri bereko AEL Limassol nagusitu zitzaion luzapenean sarturiko golaren bidez.

2021eko udan Vladimir Fedorov negoziogizon errusiarrak erosi zuen eta Zipreko talde onena bihurtu nahi izan zuen. 2022-23 denboraldian lortu zuen lehenengo titulua, Zipreko Ligako txapelduna izan zen.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zipren: 1[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Liga (1): 2022-23.
  • Kopa (0): finalista 1989an.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]