Arkhangelgorodeko gobernatura orokorra

Wikipedia, Entziklopedia askea
3. zenbakia

Arkhangelgorodeko gobernatura orokorra (errusieraz Архангелогородская губерния) 1708an sortua izan zen Petri I.a Errusiakoaren ediktua betez. Iparraldean sortu zen, behinola Novgorodeko Errepublikak bere garai oparoan menderatu zituen lurretan, eta ondoren, Novgoroden konkistarekin Moskoviara pasa zirenak. Bere lurraldea Kolako penintsulatik Ural mendietara hedatzen zen. Bertako biztanleria eta dentsitatea Inperioko baxuenak izan ziren Errusiar Amerikako edo Alaskako guberniya sortua izan zen arte. Bere hiriburua Arkhangelsk zen, Itsaso Zuriaren kostaldean.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]