Arku bidezko soldadura

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Arku bidezko soldadura edota soldadura elektrogenoa, metal bat beste metal batekin arku elektriko baten bidez soldatzeko prozesuari deritzaio. Teknika honi fusio bidezko soldadura deritzaio.

1800ean Humphry Davy ingeles asmatzaileak proposatu zuen, 1881ean Nikolay Benardos errusiar asmatzaileak jada karbono arku bidezko soldadura asmatu eta 1887an Stanisław Olszewski poloniar ingeniariarekin batera patentatu zuen. 1888an Nikolay Slavyanov errusiar asmatzaileak arku elektriko eta elektrodo kontsumigarri bidezko soldadura asmatu zuen. Charles L. Coffin estatubatuar asmatzaileak ere AEBetan patentatu zuen.

Halere, 1904an Oscar Kjellberg suediar asmatzaileak elektrodo estalia asmatu arte ez zuen gaur egun industrian duen garrantzia bereganatu.