TIG soldadura

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hubert Minnebo belgiar artista bere brontzezko eskultura batean TIG soldadura erabiltzen.

TIG soldadura (ingelesez Tungsten Inert Gas, euskaraz Tungsteno Inertezko Gasa) delakoaren ezaugarri nagusia tungsteno elektrodo baten erabileran datza (batzuetan %2a gainditzen ez duen torio edo zirkonio elementuen portzentai batekin aleaturik doalarik). Tungstenoaren erresistentzia tenperatura handia (3410 Â°C-ra urtzen da) eta babes gas batez lagundurik doalaren ondorioz, erabilpen etengabearen ondorioz elektrodo honen muturra ia ez da gastatzen. Arkua babesteko gas erabilienak argona eta helioa, edota bien arteko nahasketa izan ohi dira.

Soldadura hau elektrodoa bera bakarrik erabiliz edota ekarpen material gehigarri bat erabiliz ere burutu liteke.

Abantailak eta desabantailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

TIG soldadurarako osagarriak.

Beste soldadurekin parekatu ezkero, TIG soldadura metodo honen oinarrizko abantaila nagusia lokarri iraunkor, harikor eta korrosioarekiko jasangarriagoak lor ditzaketelan datza, babes gasak eguratseko oxigenoa eta fusio bainuaren arteko kontaktua ekiditen baitu. Gainera, aipatutako gas honek burdinezko metal nahiz burdinezkoak ez diren metalen soldatzea nabarmenki errazten du, honenbestez desoxidatzaileen erabilerarik ez da behar, honek berarekin ekar ditzazkeen deformazio eta inlusioak saihestea lortuz. Egurats edo atmosfera inerte batean burututako soldadura arkuaren beste abantaila bat ke eta proiekzioen ezarengatik soldadura garbi eta uniformeak lor daitezkela da; arku gardena inguratzen duen gasaren mugikortasunak soldatzaileak edozein unetan burutzen ari den lana ikus dezan ahabideratzen du, honek soldaduraren kalitatean eragiten duelarik. Hortaz, lortutako lokarriak gainazaleko amaiera ona du, hau bukaerako eragiketa erraz batzuen bidez oraindik ondorio onagoak eman ditzazke, ekoizpen gastuetan modu mesedegarrian eraginez. Gainera, soldadura lokarri inguruan gauzatzen den deformazioa txikiagoa da.

Desebantailen artean babes gasaren etengabeko horniketa behar dela da, honek berarekin gas tutu, gas botila, etab... instalazio espezializatua dakar, gastuen handitzea suposatzen duelarik. Bestalde, soldadura metodo honek eskulan oso espezializatua behar du, honek ere gastuak oraindik gehiago areagotzen dituelarik. Hortaz, ez da metodorik erabiliena edo ohikoena, erabilpen edo doitasun bereziko azalerak behar dituzten loturentzako gordetzen delarik, batez ere edozein likido edo gasentzako tutuak, gas/erregai tangak, likidoentzako andelak, itxitura berezia edo fidagarria behar duten soldadura lanentzako, etab.

Haatik, gaur egun TIG soldaduraren erabilpena altzairu herdoilgaitz eta berezietan orokortzen ari da, nahiz eta soldadura hau askoz ere garestiago izan, honen bidez amaiera hobegoa eta estilo txukunagoa lortzen baita.

TIG soldadurari buruzko eskema (ingelesez).

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: TIG soldadura Aldatu lotura Wikidatan