Armeno-estatubatuar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Armeno-estatubatuarrak

Armenian Americans collage.png


1. lerroa: Rouben Mamoulian  • Arshile Gorky  • William Saroyan  • Ross Bagdasarian, Sr.
2. lerroa: Paul Ignatius  • Jack Kevorkian  • George Deukmejian  • Alex Manoogian
3. lerroa: Cher  • Monte Melkonian  • James P. Bagian  • Vartan Gregorian
4. lerroa: Andre Agassi  • Raffi Hovannisian  • Serj Tankian  • Daron Acemoğlu
Biztanleak guztira 800.000 — 1.500.000
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak Los Angeles Handia
Ipar-ekialdeko Estatu Batuak
Hizkuntza Amerikar ingeles, armeniera
Erlijioa Gehiengo kristaua, gutxiengo sekularizatua
Zerikusia duten beste giza taldeak Armeniarrak

Armeno-estatubatuar izenarekin (armenieraz: ամերիկահայերamerikahayer) Ameriketako Estatu Batuetan bizi eta armeniar jatorria duten herritarrak ezagutzen dira. Errusian bizi diren armeniarren ostean munduko bigarren armeniar diasporarik handiena dira. AEBra iritsi zen lehen armeniar migrazio uholde handia XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendearen hasieran heldu zen. Milaka armeniar AEBra iritsi ziren lehenengo hamidiar sarraskiaren ondorioz (1890eko hamarkadaren erdialdean) eta armeniar genozidioaren ondorioz 1915etik aurrera. 1960ko hamarkadatik 1980ko hamarkadara Libano, Iran, Siria eta Turkian bizi ziren armeniar askok AEBrako bidea hartu zuten, herrialde horietako zegoen ezegonkortasuna dela eta. Garai berdinean SESBetik migratzen hasi ziren ere. 1980ko hamarkadaren bukaeratik aurrera, Sobietar Batasunaren erorketarekin batera, arrazoi politiko eta sozio-ekonomikoak direla eta migrazioak ez du etenik izan.

2011ko American Community Survey inkestak 483.366 estatubatuar zentsatu zituen armeniar jatorrikoak. Hala ere zenbaki hau benetako kopuruaren azpitik dagoela uste da, eta 800.000tik 1.500.000 armeno-estatubatuar daudela uste da. Kontzentraziorik handiena Los Angeles Handiaren inguruan ematen da, hor bizi baitziren 2000. urtean euren burua armeniar-amerikartzat zutenen %40a. Glendale hiria da populaziorik egonkorrena duena eta armeniar-amerikar bizitzaren erdigunetzat hartzen da. Hiri honetako herena baino gehiago armeniar jatorrikoa da.

Armeno-estatubatuar ezagunak dira Cher, System of a Down, Kim Kardashian, William Saroyan, Daron Acemoğlu edo Andre Agassi.