Edukira joan

Arnaut Mitxel Abadia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arnaut Mitxel Abadia

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakArnaud-Michel Abadia Urrustoi
JaiotzaDublin1815eko uztailaren 24a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaZiburu1893ko azaroaren 13a (78 urte)
Familia
AitaArnaud-Michel Abbadia-Ürrüstoi
Haurrideak
LeinuaQ124367016 Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea, geografoa, idazlea eta bidaia idazlea
Jasotako sariak
KidetzaSociété de Géographie (en) Itzuli

Arnaut Mitxel Abadia Urrustoi (Dublin, Irlanda, 1815eko uztailaren 24a - Paris, Frantzia], 1893ko azaroaren 13a) eusko-irlandar geografo eta euskaltzale bat izan zen, Anton Abadiaren anaia gaztea; biek ere elkarrekin Etiopiara bidaia nabarmenak egin zituzten.

Bi anaiak Irlandako Dublin hirian jaio ziren, aita zuberotarra eta ama irlandarra izanik. 1818an gurasoak Frantziara emigratu eta bi anaiek zientzian oinarritutako heziketa bikaina jaso zuten.

Arnaut Mitxel gaztea denboraldi batez Clauzel jeneralarekin batera Argelian egon zen, ondoren Alexandria hirian egon zelarik, 1837an bi anaiak Etiopian elkartu ziren, han 1838ko otsailean Massawa hirian lehorreratu zirelarik.

Biek herrialde honetako hainbat eskualde bisitatu zituzten, horien artean ordu arte ia ezezagunak ziren Ennarea eta Kaffa Erresuma, batzutan bere anaiarekin batera, bestetan aldiz bakoitza bere kabuz. Bi anaiek hainbat zailtasunei aurre egin eta abentura askotan barna ibili ziren, eta azpikeri politikoetan sartuta ere ibili ziren, gehienbat Anton, honek Frantzia eta misiolari katolikoen alde eragin zuelarik. Etiopiako geografia, geologia, arkeologia eta natur historiaren inguruko informazio baliotsua bildu ondoren, 1848an bi anaiak Frantzia eta Ipar Euskal Herrira itzuli ziren, une hartatik aurrera jasotako materiala prestatu eta argitaratzera ekin zioten.

1853an Arnautek Etiopiara beste bidaia bat burutu zuen.

1868an bi anaien bidaien kontakizun orokorra Douze ans dans la Haute-Ethiopie izenburupean argitaratu zen. Bestalde, 1850ean bi anaiek Parisko Geografia Elkartearen domina jaso zuten, Arnautek erakunde honetako VI. Txostena osatzen ere lagundu zuen. Ras Mikael saria ere irabazi zuen.

  • Sur le tonnerre en Ethiopie (1859)
  • Travaux récents sur la langue basque (1859)
  • Douze ans dans la Haute Ethiopie (Paris, 1868)
  • Les Pyrénées de la Bigorre, poème en quatre chants (Paris 1891)

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]