Arnolfini senar-emazteen erretratua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Arnolfini senar-emazteen erretratua
Van Eyck - Arnolfini Portrait.jpg
Jatorria
Sortzailea Jan van Eyck
Sorrera-urtea 1434
Jatorrizko izenburua The Arnolfini Portrait eta The Arnolfini Portrait (Portrait of Giovanni Arnolfini (?) and his Wife)
Mugimendua Primitibo flandestarra
Ezaugarriak
Materiala(k) olio-pintura eta oak (en) Itzuli
Zabalera 60 zentimetro
Altuera 82,2 zentimetro
Genero artistikoa erretratua
Egile-eskubideak jabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
Lekua National Gallery
Flandria
Belgika
Bilduma National Gallery
Inbentarioa NG186
Jabea National Gallery, Diego de Guevara (en) Itzuli, Margarita Austriakoa (1480-1530), Maria Hungariakoa, Filipe II.a Espainiakoa, Karlos II.a Espainiakoa eta James Hay (en) Itzuli

Arnolfini senar-emazteen erretratua olio-pintura da, Jan van Eyckek 1434an margotua. Jan eta Hubert van Eyck anaiek egindako Bildots mistikoaren erretaularekin batera, olioz (eta ez tenpera teknika erabiliz) margotutako koadro ospetsurik zaharrena da. Pinturaren errealismoa aipagarria da, alde batetik xehetasunak emateko moduagatik, eta bestetik argiaren erabileragatik. 1842tik Londresko National Galleryn dago.

Margolana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Giovanni Arnolfini, Brujasen bizi izan zen merkataria, eta haren emazte Giovanna Cenami, merkatari baten alaba, dira margolan horretako pertsonaiak. Ezkontzaren ziurtagiria-edo dela esan daiteke: Arnolfinik emazteari eskutik heltzen dio ezkon zina egiteko keinuaz eta besaurrea jasorik duela (fides levata); keinu hori nabarmen gelditzen da, konposizioaren simetria oso zorrotza baita.

Hainbat osagaik erakusten dute ospakizun hori sakratua dela: kandela pizturik dago, egun argiz izanik, Arnolfini oinutsik dago, eta emaztea ere hala dagoela dirudi, atzealdean ikusten baitira haren zapata gorriak. Sinadura, bestalde, oso berezia da, dagoen lekuagatik eta baita erredakzioagatik ere: Johannes de Eyck fuit hic 1434. Alegia, lekukoaren agiri idatzia da. Sinaduraren azpian, ispilu biribil ganbil bat dago, irudiaren atzealdea zehaztasun handiz erakusten duena; ispiluan bi lagun ikusten dira logelako atean jarrita, eta haietako bat margolaria bera da, zalantzarik gabe. Beste zenbait osagaik ere gai nagusiaren esanahia indartzen dute: zakurra, fideltasunaren ikurra; Santa Margarita Antiokiakoaren estatua, emankortasunaren babesle; ispilua eta ondoko arrosarioa, Andre Mariaren araztasunaren ikur, etab.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]