Karlos II.a Espainiakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Karlos II.a Espainiakoa
Carlos II.jpg
Espainiako monarka

1665eko irailaren 17a - 1700eko azaroaren 1a
Filipe IV.a Espainiakoa - Filipe V.a Espainiakoa
Portugalgo monarka


Filipinetako gobernadore nagusia


Grand Master of the Order of Santiago Itzuli

Bizitza
Jaiotza Madril1661eko azaroaren 6a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Madril1700eko azaroaren 1a (38 urte)
Hobiratze lekua El Escorial monasterioaren errege kripta
El Escorial
Familia
Aita Filipe IV.a Espainiakoa
Ama Mariana Austriakoa
Ezkontidea(k) Maria Luisa Orleanskoa  (1679ko azaroaren 19a -
Mariana Neoburgekoa  (1690eko maiatzaren 14a -
Anai-arrebak
Familia
Leinua House of Habsburg in Spain Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak agintaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
katolizismoa
Firma del Rey Carlos II.svg

Karlos II.a Espainiakoa Sorgindua[1] (Madril, 1661eko azaroaren 6aMadril, 1700eko azaroaren 1a) Espainiako errege izan zen 1665-1700 bitartean. Habsburgo leinuko Espainiako azken erregea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filipe IV.aren eta Mariana Austriakoaren semea zen. Adimen urrikoa, antzua eta errakitikoa zen. Garaikideek sorgindurik zegoela argudiatu zuten, baina egun erabat onartuta dago haren arazoak endogamiaren ondorio zirela, habsburgotar senideen arteko ezkontzen ondorio, alegia[2].

Bere ama erreginorde zela iritsi zen erregetzara. 1675ean hartu zuen kargua. Haren erreinaldian, Espainian berpizte txikia izan zen; nazioarteko harremanetan, ordea, hondamendia. Luis XIV.a Frantziakoari Flandria utzi behar izan zion lehenik (1668), gero Artois eta Franche-Comté (1678), eta Augsburgeko Ligan sartu izanak Kataluniaren inbaditzea eragin zuen. Filipe Anjoukoaren alde egin zuen testamentuaren ondorioz, Espainiako Ondorengotza Gerra piztu zen. Espainiako azken errege habsburgotarra izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia (PDF) 186. arauaː Atzerriko pertsona-izenak. Grafia-irizpideak. Erregeerreginen eta kidekoen kasua.
  2. Irazustabarrena, Nagore Endogamia egiaztatua Argia astekaria argia.eus . Noiz kontsultatua: 2016-7-30.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karlos II.a Espainiakoa Aldatu lotura Wikidatan