Edukira joan

Greziako Aro Arkaikoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aro arkaiko» orritik birbideratua)

Greziako Aro arkaikoa K.a 800 - K.a 480 izan zen. Grezia klasikoaren hastapenak garai honetan izan ziren, orduan sortzen hasi baitziren geroko hiri-estatuak edo polis-ak. Aro iluna delakoa amaitzean hasi, eta Grezia klasikoarekin bukatu zen.

Grezia arkaikoa
Grezia Arkaikoko zeramikazko kutxa. Neues Museum, Berlin, Alemania.

Zibilizazio mizenikoa desagertu ostean, antzinako Greziaren bizimoduaren adierazgarri gisa herrixkek baino ez zuten iraun. Baina K.a. 900. urtetik aurrera, estatu txikiak sortzen hasi ziren; polis izena eman zitzaienak. Independenteak ziren eta eskubide, betebehar eta interes komunak defendatzen zituzten legeen bidez gobernatzen ziren herritarrak. Garai honetan sortu ziren Hoplitak, hiri-estatuaren defendatzeko soldadu bihurtutako herritarrak.

Kolonizazioa geratu zen. Greziako biztanleria handitzen hasi zen eta jende taldeak beste lurraldeetan asentamendu berriak egiten hi ziren.[1] Honek greziarren merkataritza asko zabaldu zuen Mediterraneoan eta Itsaso Beltzean.

Literaturan, Iliada eta Odisea garai honetan sortu ziren. Beste arteetan, Ekialdekotze fenomenoak badlintzatutko ditu arte ekoizpanak, batez ere zeramikan eta metalezko objektuetan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Garai Arkaikoa» www.anakel.com (kontsulta data: 2022-03-13).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]