Iliada

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Iliada
Akhilleus Patroklos Antikensammlung Berlin F2278.jpg

Akiles Patroklo artatzen, K. a. 500 aldean

Egilea Homero (K. a. 850-750)
Generoa Epopeia
Datuak
Jatorrizko izenburua Ἰλιάς / Iliás
Jatorrizko hizkuntza Antzinako greziera
Herrialdea Antzinako Grezia
Euskaraz
Izenburua Iliasena[1]
Itzultzailea Salbador Barandiaran
Argitaratzailea Talleres Tipográficos de las Escuelas Profesionales de Jesús Obrero (1956)

Iliada (antzinako grezieraz: Ἰλιάς, Iliás) greziar epopeia da, K. a. IX. mende inguruan idatzia. Betidanik Homerok idatzia dela uste izan bada ere, teoria asko dira Iliada-ren egileari buruz. Dena dela, mendeetan zehar ahoz aho gordetako kontakizuna izan zen, Homerok jaso zuena; Homeroren garaiaren aurreko esapide eta hitz ugari daudenez, teoria hori onartua izan da. 15.537 bertsoz dago osatua, hexametro daktilikotan onduak, eta 24 rapsodatan banatua. Lanaren izena Troiaren izen grekotik eratorria da: Ilion.

Iliada eta Odisea Antzinako Greziako obrarik garrantzitsuenak dira. Kantu gisa agertzen zaizkigu eta Homero izan omen zen kantuon biltzailea. Kantuak izaki, abesteko eta ez irakurtzeko testuak  ziren. Izan ere, Homerok epopeiak instrumentu musikal baten laguntzaz kantatzen zituela ere badirudi. 

Hel egitea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iliada hel egite honekin hasten da:

Μῆνιν ἄειδε, θεὰ, Πηληιάδεω Ἀχιλῆος
οὐλομένην, ἣ μυpί’ Ἀχαιοῖς ἄλγε’ ἔθηκε,
πολλὰς δ’ ἰφθίμους ψυχὰς Ἄϊδι προῒαψεν
ἡρώων, αὐτοὺς δὲ ἑλώρια τεῦχε κύνεσσιν
οἰωνοῖσί τε πᾶσι· Διὸς δ’ ἐτελείετο βουλή·

« Ialki ezazu, Urtzemel Akile Pelesemearen erresumiña,
Akayar-entzako beñolako atsekabe samiñen iturburu izan zana.
Aideren zokondo barrenera gizagazte mardul aunitzen gogoak igorri zituna,
eren illotzak zakur egaztien sarraskitzat biurtu zituna:
Ala, ordea, Tzeu urtzi uzabaren asmaketa betetzen zala[2][1] »

Gertakizuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iliada-k Troiako gerrako azken 51 egunetan gertatua kontatzen du eta Akiles greziar heroia du protagonista. Greziar indarrek, Agamemnon buru dutela, hiria setiaturik dute, Menelaoren emazte Helenaren eta Paris Troiako printzipe maitalearen bila. Agamemnonek esklabo bat lapurtu dio Akilesi: Briseida. Akiles haserretu eta gudulekutik alde egiten du, eta akeiarren (greziarren) ostea ahulduta uzten du.

Greziarren artean, Fenix, Ayax, Odiseo eta bi heraldo (iragarleak) bidaliak dira Nestorren partetik, Akilesi barkamena eskatzeko. Akilesi borrokara bueltatzeko eskatzen diote baina aukera horri uko egiten dio. Eguzkia ateratzerakoan guda berriro hasi egiten da. Agamenon zauritua da eta guda uzten du.

Hector troiarraren eta Ayaxen artean liskarrak daude. Borroka honetan hil diren pertsonak mendekatzeko. Ayaxek Hector zauritzen du eta Hector gudatik ateratzen da. Geroago, Hectorrek su ematen dio greziarren nabe bati eta Patroklo, Akilesen laguna, hiltzen du.  Menelaok Euforbo hil eta Patrokloren gorpua babesten du eta nabeetara eramaten du. Patroklo hiltzean Akilesen haserrea areagotu eta gudu-lekura itzultzea erabakitzen du. Honela, Akiles gudara bueltatzen da Patrokloren ohorez. Akiles eta Agamemnon adiskidetu egiten dira. Akilesek Hektor hiltzen du eta gero Patrokloren hilketaren ohorez joku batzuk egiten dira. Priamok hamaika egun eskatzen ditu Hektorren hilketarengatik. Hamabigarren egunean, troiarrek guda berriro hasten dute. Iliadak ez du bukaera borobilik; izan ere, Troiaren konkista ez da liburu honetan kontatzen.

Jainkoen eta gizonen ekintzak nahasten dira narrazioan. Izan ere, jainkoek etengabe parte hartzen dute Iliadaren gertaeretan, adibidez, Aresek eta Apolok troiarrak lagunduz eta Atenea eta Herak greziarren alde eginez.

Gaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gai ugari agertzen dira poema epiko honetan zehar: adiskidetasuna, ohorea, itzulera, borroka eta garaipena, errespetua ... Baten bat nabarmentzekotan ohorea aipatu daiteke: Akiles da ideia hau hoberen haragitzen duen pertsonaia. Iliadaren ikuspegian, gerran eta borrokan ausardia eta kemena erakustea da ohorea lortzeko bidea. Narrazio konplexua da, jainko ugarik parte hartzen baitute ekintzetan eta konfliktoak etengabeak direlako, ez soilik gerran etsai direnen artean, greziarren edo troiarren beraien artean ere bai.

Estiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi elementu nabari daitezke estiloan:

-       Hizkeraren izaera  espezifikoa (hizkuntza poetiko oso garatua)

-       Ahozkoari oso lotuta dagoen estiloa du Iliadak: baliabide poetiko eta erritmikoak erabiltzen ditu epopeia garatzeko.

 Transmisio testuala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

K.a. II. mendeko Iliadaren kopiak papiroetan kontserbatu izan dira, baina zaharrena K.a. 520. urtean aurkitutakoa da. Testu hau  Atenaseko festetan  Atenearen ohorez errezitatzen zen.

  Eragina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aro klasikoko greziarrek eta ondorengo belaunaldiek Homeroren Iliada eta Odisea Antzinako Greziako literatura-iturri nagusitzat hartu eta greziar pedagogiaren oinarri gisa erabiliak izan ziren. Gerora ere, Odisea eta Iliada literatura unibertsaleko abiapuntutzat jo eta historia osoko literatura-lan garrantzitsuenetan kokatu dira, egun ere indarrean dauden errukia, maitasuna eta beste zenbait baloreren berri emanez. Herra, mendekua, nostalgia, patua eta ospea dira olerkian agertzen diren beste zenbait kontzeptu. Bestalde, garrantzi historiko handikoa da, Mizenastar zibilizazioaren ezaugarri asko ezagutzera ematen baititu.

Inpaktu kultural handiko obra da. Izan ere, Iliada  prosara, bertsora, antzerkira, zinemara, telebistara eta istorioetara pasatu da eta Mendebaldeko kulturaren elementu funtsezkoetako bat da.

Salbador Barandiaranek itzuli zuen euskarara, eta 1956an argitaratu zen, Iliasena izenburuarekin[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c   ILIASena, la Ilíada en euskera. Invocació., De Troia a Ítaca, Detroiaaitaca.wordpress.com, https://detroiaaitaca.wordpress.com/2010/11/13/iliasena-la-iliada-en-euskera-invocacio// .
  2. Salbador Barandiaranen itzulpena, Talleres Tipográficos de las Escuelas Profesionales de Jesús Obrero, 1956.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Iliada Aldatu lotura Wikidatan