Arragoa (labea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arragoa terminoaren beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Arragoa (argipena)»
Adreiluzko arragoak, Sopuerta, Bizkaia.

Arragoa siderita (FeCO3) kiskaltzeko labea da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Burdina oxidotan aberatsak ziren mineralak agortu zirenean, sakonagoko galeria eta zainetan lortutako burdina karbonatoa (siderita) erabili behar izan zuten burdina ekoizteko. Euskal Herrian minerala kiskaltzeko labe hauetako asko daude meatzeetan bertan. Bi helbururekin kiskaltzen zuten minerala arragoetan: mearen metal-legea handitzeko, ezpurutasunak errez, eta garraioa errazteko, pisua murrizten baitzen.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Gutiérrez Martín de Vidales, Aurelio. Arragoak, hornos de calcinación. oroimena.bera.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-7).

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]