Arribiribilleta
Appearance
(«Arribirilletako zutarria» orritik birbideratua)
Arribirilletako zutarria | |
---|---|
Arribirilletako zutarriaren irudia. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Bergara |
Koordenatuak | 43°10′36″N 2°22′13″W / 43.176606°N 2.370353°W |
Arkitektura | |
Arribiribilleta edota Arribirilletako menhir edo zutarria Bergara, Elgoibar eta Soraluze herriek bat egiten duten lekuan dago, Irukurutzeta menditik hurbil
3,5 tonako pisua du[1]. Brontze arokoa da, suharri zatiak aurkitu baitzituzten indusketetan. Luzeran eta zabaleran, 1,60 eta 1,70 metro neurtzen ditu hurrenez hurren. Lodieran, berriz, 0,40 metrokoa da.
2014ko irailaren 3an, duela 4.000 urte jarri zutenek bezala kokatu zuten menhirra, hau da, zutik. Hasiera batean dolmena izango zelakoan zeuden Aranzadi Zientzia Elkartekoak, eta uste horrekin ekin zioten indusketei 2012an.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Araitz Muguruza, «Orain dela 4.000 urte bezala, zutik», Berria, 2014-09-03
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Arribiribilleta zutarria. Euskal-herria.org
- Dolmenen Ibilbidean dagoen Arribiribilletako menhirra, berriro zutik. Dababarrena-com
- "10.- Arribiribilleta". Dolmenen ibilbidea. Hemen ikusgai: https://www.debabarrenaturismo.com/eu/dolmenen-ibilbidea/dolmenak/arribiribilleta [ikusia: 2020-06-29]