Arritxu Iribar
Arritxu Iribar | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Zumaia, 1963 (59/60 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria |
Maria Arritokieta Iribar Egaña[1], ezagunago Arritxu Iribar gisa (Zumaia, Gipuzkoa, 1963), zumaiar irrati-esataria da.

1995an Beleike aldizkarian
Euskal filologoa da ikasketaz. Ikasketak amaitu eta gutxira, 1987az geroztik, dabil esatari Euskadi Irratian, batez ere kirolei buruzko emankizunak eskainiz.[2] 1992an, Ramon Etxezarreta idazlearekin batera, Marino Lejarreta txirrindulariari buruzko biografia idatzi zuen.
Kazetaritzatik at, 2015eko udal hauteskundeez geroztik Zumaiako zinegotzia eta alkateordea da, EH Bilduren hautetsi gisa.[3][1]
Idatzitako liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Marino Lejarreta. La fuerza de la sencillez., Dorleta argitaletxea, Bilbon, 1992an, ISBN 978-84-87812-04-0 / egilekidea: Ramon Etxezarreta
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ a b Zumaiako Udala. (2019). (pdf) Toki Administrazioa. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
- ↑ «Arritxu Iribar» Berria 2016-09-07 (Noiz kontsultatua: 2017-02-21).
- ↑ baleike.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-21).[Betiko hautsitako esteka]