Arrontegi (barrutia)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Arrontegi (3)

Bandera de Barakaldo.svg Barakaldo
Arrontegi zubia, Euskal Herria.jpg
Arrontegi zubia
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
Udalerria Barakaldo
Auzoak Arrontegi
Azalera 0,206 km²
Biztanleria 7.565 (2013)

Arrontegi Barakaldoko (Bizkaia) 3. barrutia da.[1] Eustatek emandako datuen arabera barrutiak 7.565 biztanle zituen 2013. urtean,[2] eta 0,206 kilometro koadroko azalera.[3] Arrontegiko auzoa izen bereko mendiaren magalean kokatzen da. Auzoak izena ematen dio Bilboko itsasadarra zeharkatzen duen Arrontegi zubiari. Mendi baten magalean kokatuta egoteagatik, auzoak malda ugari ditu. Malda hauek hegoaldetik iparraldera hedatzen dira, Barakaldo erdiguneraino, alegia. Iparraldean Zaballa-Zentroa barrutiarekin egiten du muga, eta hegoaldean Lutxanako barrutiarekin. Barrutia izen bereko auzoaz osatzen da.

Arrontegi mendiaren berreskuratzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrontegi mendia ia Barakaldo erdigunean kokatzen da, eta urteetako jarduera industrialak gogor eragin dio bertako landarediari. Lutxana auzoko Sefanitro Dorreen proiektuarekin batera, Arrontegi mendixkaren berreskuratze lanak burutuko dira. Horrela, gaur egun ia landarediarik ez duen mendian, zuhaitzak eta mota ezberdineko landareak landatuko dira. Horrez gain, Arrontegi eta Lutxana elkartuko dituen zubibide bat eraikiko da autobidearen gainean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Barakaldoko Udala. «Datu Orokorrak» Noiz kontsultatua: 2014-10-27.
  2. Eustat. «Bizkaiko biztanleria barruti eta zentsu-sekzioen arabera, sexuaren, adin-taldeen eta naziotasunaren arabera. 2013» Noiz kontsultatua: 2014-10-27.
  3. Barakaldoko Udala. «Datu Orokorrak» Noiz kontsultatua: 2014-10-27.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]