Arrosa Zuria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Arrosa Zuria (alemanez Die weiße Rose) Alemania nazian, Bigarren Mundu Gerraren garaian, Municheko unibertsitateko ikasle batzuen artean eratutako erresistentzia mugimendu baketsua izan zen. Hitlerismoaren izaera kriminala salatzeko eskuorri banaketari ekin zioten, Arrosa Zuria izena erabiliz sinadura gisa. Kontzientzia pizteko mezuak izaten ziren, hala nola:[1]

« Guretzat eslogan bakarra dago: borroka dezagun alderdiaren aurka! Atera zaitezte zuen ahoa itxi nahi duten erakunde guztietatik! Atera zaitezte SS kide eta sarjentu eta alderdikide zurien hitzaldi aretoetatik! Bilatzen duguna benetako ikasketa eta iritzi askatasuna da. Ez dago beldur gaitzakeen mehatxurik, ezta gure goi mailako ikaskuntza erakundeen itxiera ere. Hau da gutako bakoitzaren etorkizunerako borroka, gure askatasuna, eta gure ohorea bere erantzukizunaz jabetzen den erregimen batean.  »
Arrosa Zuria taldearen omenezko monumentua, Munich hirian

Hans Scholl eta Alexander Schmorell ikasleak izan ziren taldean antolatzen lehenak, eta gero bildu zitzaizkien Hansen arreba gaztea Sophie Scholl, eta beste batzuk. 1943ko otsailaren 18an, Hans eta Sophie Scholl eskuorriak zabaldu zituzten unibertsitateko atrioan, eta harrapatu egin zituzten. Otsailaren 22an epaitu zituzten Scholl anai-arrebak, eta beren kide Christoph Probst, eta egun berean gillotinatu zituzten. Ondorengo epaiketa batzuen ondoren, Kurt Huber, Alexander Schmorell eta Willi Graf hil zituzten burua moztuta.

Gerra ondorengo Alemanian kontzientzia zibikoaren eredutzat jo izan dituzte Arrosa Zurikoak. Gaur egunean, Arrosa Zuriaren Fundazioak lanean jarraitzen du, gazte haien oroimena gordetzeko. Arrazakeriaren eta edozein motatako intolerantziaren aurka borrokatzeko helburua du fundazioak.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arrosa Zuria Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Larrosa Zuria, Ana Malagon Pravda Txikia blogean, 2007-11-18.