Edukira joan

Arrotza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arrotza
Datuak
IdazleaAlbert Camus (1942)
Argitaratze-data1942
GeneroaEleberria
Jatorrizko izenburuaL'Étranger
Hizkuntzafrantsesa
Herrialdea Frantzia
BildumaBlanche
Orrialdeak184
Euskaraz
IzenburuaArrotza
ItzultzaileaJosu Zabaleta / Xabier Galarreta
Argitaratze-data2017 / 2000
BildumaNarratiba
Orrialdeak157 / 141
ISBN9788491092254 / 9788495421326

Arrotza (jatorrizko izenburua: L'Étranger) Albert Camus frantziar idazlearen eleberria da, 1942an argitaratua. Hiru aldiz euskaratu da: Josu Zabaletak 2017an, Xabier Galarretak 2000n[1] eta Jose Mari Agirrek 1970ean.[1]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Pertsonaia nagusia, Meursault jauna, gizaki axolagabea da. Behin, hilketa bat egiten du eta, errugabea sentitu arren, ez du protestarik egiten, ezta damutzen ere. Denaren aurrean guztiz pasibo aritzen da. Arrotza da bere inguruan dagoen guztiarekiko.

  • Meursault: Frantziako aljeriar bat da. Bere amaren heriotzarekiko duen axolagabekeriak bere ingurunearekin nolabaiteko desatxikimendu emozionala erakusten du. Meursault ere pertsona egiatia da, pentsatzen duena esaten duena besteak kontuan hartu gabe. Gizartetik urrun dago, bere axolagabekeriaren ondorioz.
  • Meursaulten ama: hil baino hiru urte lehenago zahar-egoitza batera bidali zuten. Meursaultek bere exekuzioaren unea gerturatzen denean, bere amarekiko senidetasun bat sentitzen du, berak ere zentzurik gabeko unibertso bat besarkatu zuela pentsatuz.
  • Tomas Perez: Meursaulten amaren senargaia zahar-egoitzan zegoen bitartean. Meursaulten amaren hileta-prozesioan atzean joaten da eta Meursaultek xehetasun handiz deskribatzen du agurearen ahalegina zutik mantentzeko. Epaiketan lekukotza ematen du.
  • Céleste: Meursault sarritan joaten den kafetegi baten jabea. Meursaulten epaiketan lekukotza ematera deitua da.
  • Marie Cardona: mekanografoa da Meursaulten lantoki berean. Meursault aurkitzen du hondartza publiko batean, eta harreman bat hasten dute. Behin Meursaulti galdetzen dio ea maite duen, eta beste behin berarekin ezkontzea gustatuko litzaiokeen. Lehenengoari ezetz erantzuten dio; bigarrenari axolagabe dirudi ideiaren aurrean. Mariek behin bisitatzen du kartzelan, baina ez dizkiote bisita gehiago baimentzen, ez baita bere emaztea. Meursaulten aldeko lekukotza ematen du epaiketan.
  • Raymond Sintès: bere maitale arabiarra jipoitzen duen Meursaulteko bizilagun bat da. Neba eta lagunak mendekua hartzen saiatuko dira. Meursault sartzen du gatazkan, eta azken horrek neba hiltzen du. Raymondek eta Meursaultek lotura bat garatzen dutela dirudi, eta Meursaulten aldeko lekukotzaematen du epaiketan.
  • Arabiarrak: Raymonden maitalea, bere neba eta laguna. Liburuan arabiarretako inork ez du izenik, eta horrek frantses kolonoen eta bertakoen arteko distantzia islatzen du.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b «Albert Camus», Euskarari Ekarriak webgunean.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]