Albert Camus

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Albert Camus
Albert Camus, gagnant de prix Nobel, portrait en buste, posé au bureau, faisant face à gauche, cigarette de tabagisme.jpg
Bizitza
Jaiotza Dréan1913ko azaroaren 7a
Herrialdea  Frantzia
Ama hizkuntza frantsesa
Heriotza Villeblevin1960eko urtarrilaren 4a (46 urte)
Hobiratze lekua Lourmarin
Heriotza modua istripua (trafiko istripua)
Familia
Ezkontidea(k) Francine Faure
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Lanbidea
Lanbidea idazlea, filosofoa, eleberrigilea, kazetaria, saiakeragilea, antzerkigilea, gidoigilea eta sindikalista
Lantokia(k) Paris
Enplegatzailea(k) L'Express
Lan nabarmenak The Rebel
A Happy Death
The Fall
The Myth of Sisyphus
Arrotza
Jasotako sariak
Nominazioak
Kidetza Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Mugimendua agnostizismoa
Genero artistikoa eleberria
Sinesmenak
Erlijioa atheista
Alderdi politikoa Frantziako Alderdi Komunista
IMDb nm0133411
Albert Camus Signature.jpg

Albert Camus (Mondovi, Aljeria, 1913ko azaroaren 7a - Villeblevin, Borgoina, Frantzia, 1960ko urtarrilaren 4a) idazle eta filosofo frantziarra izan zen. Frantsesezko egilerik handienetarikoa da, absurdoa landu zuena: "Absurdoa oinarrizko kontzeptua eta lehenengo egia da". 1957an jaso zuen Literaturako Nobel Saria. Antzerkia, saioak, eleberriak eta ipuinak idatzi zituen. Politika arloan, 1934an Frantziako Alderdi Komunistan sartu zen.

Bigarren Mundu Gerran Frantziako erresistentzian ibili zen. Espainiako Gerra Zibilean Francoren aurka kokatu zen. SESB-en erregimen totalitarioaren kontra ere azaldu zen. 1960an hil zen auto istripuan. L'Étranger (1967an eta 2001an) eta La Peste (1991an) liburu ezagunak zinemara eraman dituzte.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laborari familia batean sortu zen. Filosofia ikasten hasi zen, baina tuberkulosiak jota ikasketak utzi behar izan zituen. Literaturan eta kazetaritzan hasi ondoren L'Envers et l'Endroit, (Aurkia eta ifrentzua, 1937), Noces (Ezteiak, 1938) Frantziara jo zuen. Nazien aurkako erresistentzian, Combat egunkariko zuzendari izan zen (1944-1946). Sartreren aurka agertu zen 1952an, komunistengandik hurbilegi zegoelakoan, eta humanismo konprometitu baten aldeko bideak proposatu zituen, absurdua gaindituz, L'Étranger eleberrian (1942; Arrotza, J. M. Agirrek euskarara itzulia) eta Le Mythe de Sisyphe filosofia saioan (Sisiforen mitoa, 1942) aurreratu zuen bezala. Camusen unibertsoa gizonaren, absurduaren eta borrokaren beharraren inguruan mugitu zen; hasieran gizabanakoaren konpromisoaren alde agertu bazen ere (Caligule eta Le Malentendu antzezlanak, 1944), geroko obretan gizarteak gaizkiaren aurka aritzeko behar duen morala proposatu zuen La Peste eleberria (Izurria, 1947); L'État de siège antzezlana (Setioa, 1948). Abstentzionismoaren etsai izan zen eta, era berean, helburuak bitartekoak justifikatzen dituelako teoriaren kontrakoa Les Justes (Zintzoak) antzezlana, 1949; L'Homme revolté (Gizon matxinatua) historiari buruzko saioa, 1951. Bestalde giza jokabideak kezkatzen zuen La Chute (Erorketa, 1956). Hala, Camusek zoriona baino lurreko arazoen aurreko kontzientzia sustatzen duen humanismoa aldarrikatu zuen, metafisika eta politikako ametseetatik urrun: L'Exil et le Royaume (Erbestea eta Erresuma, 1958) kontakizun bilduma. Idazle zuhurra eta zorrotza izan zen Camus; idazkera neutroa bilatzen saiatu zen, gehiegikeriarik gabeko estilo baten bidez. Bere pentsaeraren oinarriak azaltzen zituzten artikulu asko idatzi zituen (Actuelles, artikulu bilduma, 1939-1958; Carnets, hilondoko bilduma, 1962). 1960. urtean hil zen, auto istripu batean.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eleberriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • L'Étranger (1942)
  • La Peste (1947)
  • La Chute (1956)
  • La Mort heureuse (hilondoko, 1970)
  • Le premier homme (hilondoko, 1995)

Ipuinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • La Femme Adultère (1954)
  • L'Exil et le Royaume (1957)

Ez fikziozkoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • L'Envers et l'Endroit (1937)
  • Noces (1938)
  • Le Mythe de Sisyphe (1942)
  • Combat (1946)
  • L'Homme révolté (1951)
  • Carnets, mai 1935 - fevrier 1942 (1962)
  • Carnets 1943-1951 (1965)

Antzerkiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Caligula (1938)
  • Le Malentendu (1944)
  • L'État de siège (1948)
  • Les Justes (1949)
  • Les Possédés (1959)

Euskaraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Arrotza (L'Étranger) (2000). Hiria argitaletxea. Itzultzailea: Xabier Galarreta.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Albert Camus Aldatu lotura Wikidatan
Wikiesanetan artikulu bat dago honi buruz:
Albert Camus

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Basatarrika, I. 1957: Albert Camus edo gizatasun etsia, Jakin, 5: 51-60.
  • Beltza 1980: Sartre Camus-en aurka, edo Iraultza eta Errebolta, Jakin, 14/15: 190-195.