Arrotza paradisuan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arrotza paradisuan
Datuak
Idazlea (1991)
Argitaratze-data1991
GeneroaEleberria
Jatorrizko izenburuaArrotza paradisuan
Herrialdea EH
BildumaEuskal zientzia fikzioa
Orrialdeak118
ISBN84-7529-938-5

Arrotza paradisuan 1991an Iñaki Irazabalbeitia euskal idazleak idatzitako lehen eleberria da, abenturazko zientzia fikziozko generoan kokatua bete-betean.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrotzaren izena Julius da eta bere lana izar arteko merkataria da. Espazioko piraten eraso bat pairatzen du eta horren ondorioz noraezean gelditzen da bere izarontzian. Ahaleginak ahalegin, galaxia mutur batean galdutako izar bateko hirugarren planetara iristea lortu zuen eta han paradisua aurkitu zuen. Paradisu hori ez da ordea hain zoragarria ere: nekazari gizartea da, zilarrezko gazteluan bizi diren jauntxoen agindupean dagoena, berezko Erdi Aroan, eta orain berriz, planetaren Hegoaldetik datozen Urdinen zapalketaren beldur ihesi abiatu behar dira.[1].

Estiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irakurtzeko nobela erraza da, elkarrizketen gainean eraikia. Helburu nagusia irakurgai atsegina izatea da, abenturen mundu batean murgilduta.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]