Paradisu

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Paradisu hitza Septuagintan Edena izendatzeko erabiltzen da. Xenofontek bere Anabasian (k. a. IV. mendekoa) aipatzen du pertsiarren "paradisu", baratze edo lorategia izendatzeko. Abrahamen erlijioek paradisua zuzenean lotzen dute Edenarekin, au da, munduak bere zorigaiztoko patua jaso aurretik zuen estatu perfektua, eta Etorriko den Mundua berreskuratzen denean egongo den egoera. Askotan irudi bukoliko batekin lotzen da, non natura nagusi, oparo eta lagungarri den eta izakiak maitasunean eta harmonian bizi diren.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paradisu hitza euskarara latineko paradisus hitzetik etorri da, eta hau, aldi berean, antzinako grezierako παράδεισος edo paradeisos hitzetik. Grezierako hitza pertsieratik dator, پرديس paerdís. Bere esanahia hesitua da, eta paer- (grezierako peri- hitzaren ahaidea) edo inguruan eta -dis, sortu edo egin. Beraz bere esanahi originalak hesitutako edo itxitako lorategi handi bati egiten dio erreferentzia, non zuhaitzak eta loreez gain animaliak ere libre bizi diren.