Inaki Irazabalbeitia
Inaki Irazabalbeitia | |||||
---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||
2013ko uztailaren 11 - 2014ko ekainaren 30a Barrutia: Espainia Hautetsia: Europako Parlamentuaren VII. Legegintzaldia
1987 - 1991 | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Donostia, 1957ko abuztuaren 1a (64 urte) | ||||
Herrialdea | ![]() | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea | ||||
Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria, kimikaria, zientzialaria eta idazlea | ||||
Lantokia(k) | Estrasburgo eta Brusela | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Kidetza | Elhuyar Fundazioa Udako Euskal Unibertsitatea Euskaltzaindia | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Euskadiko Ezkerra Aralar | ||||
![]() ![]() |
Inaki Irazabalbeitia Fernandez (Donostia, Gipuzkoa, 1957ko abuztuaren 1a - ) euskal idazle eta zientzia-dibulgatzailea da. Kimikan lizentziatua (EHU), 2003tik euskaltzain urgazlea da. Elhuyar Fundazioaren sortzaileetako bat izan zen.
Kimikaria, Zientzialaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1986an Prekozenoen sintesi-bidean: anetol eta deribatuen eraztun aromatikoaren hidroxilazio eta nitrazioa izenburuko doktorego-tesia aurkeztu zuen Alberto Gonzalez Guerrero-ren zuzendaritzapean.[1]
UEUko zuzendaria izan zen 1987-1991 urteen artean.
Elhuyar Fundazioko zuzendaria ere izan zen geroago.
Hainbat artikulu eta liburu argitaratu ditu, euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak idatzitako 140 lan baino gehiago dira.[2]
Politikaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aralarren Gipuzkoako zerrendaburua izan zen Espainiako Kongresurako 2008ko Espainiako hauteskundeetan. 2009an Independentistak eta ezkertiarrak – Europa de los pueblos – Verdes koalizioko Euskal Herriko zerrendaburua izan zen Europako Legebiltzarrerako Hauteskundeetan.
Europarlamentaria izan zen urtebetez 2013tik 2014ra.[3]
Tolosako Udaleko zinegotzia izan da, eta 2019tik Alkizako alkatea da.
Euskaltzain urgazlea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen 2003ko urtarrilaren 31n. Exonomastika batzordean Zientzia eta Teknika Hiztegia biltzeko egitasmoa, eta Euskera agerkariaren batzordean aritu izan da.[4]
Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Nobela[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Bi kulturak / C. P. Snow [itzul.] (2007).
- Uda guztiak eztituk berdinak, Isi (1995, Kriselu)
- Arrotza paradisuan (1991, Elkar)
Entziklopedia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Hiztegi entziklopedikoa [koord.] (1993)
Sariak eta errekonozimenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1987: Resurrección Maria Azkue saria euskarazko ikerlanetarako. Bilboko Aurrezki Kutxa.[5]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Irazabalbeitia Fernandez, Iñaki. «Prekozenoen sintesi-bidean: anetol eta deribatuen eraztun aromatikoaren hidroxilazio eta nitrazioa» (PDF) Tesiker, Euskarazko doktorego-tesiak (Noiz kontsultatua: 2019-12-12).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Inaki Irazabalbeitiaren produkzioa Inguma datu-basearen arabera (>140 produktu)
- ↑ (Ingelesez) «7th parliamentary term | Iñaki IRAZABALBEITIA FERNÁNDEZ | MEPs | European Parliament» www.europarl.europa.eu (Noiz kontsultatua: 2020-03-30).
- ↑ Iñaki Irazabalbeitia Fernandez. Euskaltzain urgazlea. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2018-10-09).
- ↑ Artetxe, Karmele 1976-. (2011). Euskara unibertsitatera bidean : eragileak eta proiektuak (1939-1990). Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 978-84-8438-374-1. PMC 907050485. (Noiz kontsultatua: 2020-03-27).