Arroz-tarta

Wikipedia, Entziklopedia askea

Arroz-tarta (Euskal Herrian) gehienbat arroz gabe egiten den tartari deritzogu. Beste zonalde batzuetan arrozarekin egiten da. Bere osagaiak: esnea, arrautzak, irina, azukrea eta gurina dira.

Arroz-tarta Euskadin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Osagaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • ½ l esne
  • 125 gr irin
  • 100 gr gurin
  • 100 gr azukre
  • 3 arrautza

Prestaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errezeta honek ez du behar oinarri-orerik.

  1. Esnea kanelarekin egosten da kanela zapore hartzeko (aukerakoa)
  2. Nahastu irina eta azukrea hagatxo batekin
  3. Bota gurina eta nahastu
  4. Bota arrautza eta nahastu
  5. Bota esnea eta nahastu dena irabiagailuarekin
  6. Labea berotu 180 gradutan eta 45 minutuz erre

Ikus,gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]