Gurin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gurin
esneki, Q26869352 Itzuli, Q26882158 Itzuli eta fat spread (en) Itzuli
Butter at the Borough Market.jpg
Materialakesne-gaina
esnea
Osagaiakkoipea
Historia
Sorrera-dataK.a. VIII. milurtekoa

Gurina esne-gain edo esne hartzitua edo egunekoa astinduz egiten den esneki bat da. Ongailu gisa edo beste janariak igurtzitzeko erabiltzen da, bai eta sukaldeko hainbat prestaketa-motetan ere, hala nola labean, saltsen prestaketan edo frijitzean. Gurinaren osagaiak esnegaina, ura eta esnearen proteinak dira.

Gehienetan behi-esnetik abiatuz egiten bada ere, beste ugaztun batzuen esnea erabiliz ere ekoitz daiteke (ardia, ahuntza, bufaloa...). Zenbaitetan gehigarriak eransten zaizkio: gatza, aromak, kontserbagarriak, etab.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hoztuta, gurina gotorra da, baina giro-tenperaturan bigundu egiten da eta likido arinaren loditasuna eduki arte urtzen da 32–35 °C-eko tenperaturan. Bere dentsitatea 911 kg/m3-koa da. Normalean kolore hori argikoa da, baina hori sakonetik hasi eta ia zuri kolorerainokoa izan daiteke. Bere kolorea esnea ekoiztu duen animaliaren elikaduraren araberakoa da, eta sarritan koloratzaileak eransten zaizkio prozesu industrialean, gehienetan anatoa edo karotenoa.

Gurina Sukaldean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koipea eta gazura banandu ondoren geratzen den koipea dugu. Zapore bikainekoa eta elikagai ona, gordina. Sukaldean sueztitzeko, gozogintzan oreak prestatzeko eta osagai eta erretiluak margotzeko. ... erabiltzen da. Gurina toki hotz batean eta estalirik gorde behar da, azkar zahartzen baita. Sutan ez ditu tenperatura handiak onartzen eta kozinatzeko erabili aurretik argitu egin behar da, hau da, beroa aplikatu eta dekantazioz gelditzen zaion gazura kendu behar diogu, bestela berotzeko garaian azkar erreko zaigu.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]