Arroz de pato

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arroza ahate haragiarekin eta txerrikiarekin

Arroz de pato edo arroza ahate haragiarekin, Portugalgo gastronomian ezaguna den platera da, bereziki Alenjo inguruan. Arroz lehorra da, bere horretan edo hornigai moduan jaten dena.

Errezeta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mahaikideak: 4-6

Osagaiak

Prestaketa

  • Lehenik ur, gatz, eta ardo beltzarekin ahatea 30 minutuz egosi, ahatea konfitatua edo erretakoa balitz berriz 5 minutuz. Salda iragazi, koipea erretiratu eta gorde.
  • Haragia hezurretik banandu eta zatitu.
  • Kazola batean jarri oliba olioa, tipula eta baratxuria sueztitzen.
  • Tipula kolorea hartzen hasitakoan gehitu arroza eta salteatu minutu bat.
  • Busti saldarekin eta gehitu gatza eta piperbeltza. 10 minutu irakin.
  • Jarraian gehitu ahate haragia eta nahasi, txorizo xerrak gainetik zabaldu eta sartu labera 180ºC, 15 minutuz arroza lehortu arte.

Oharra

  • Bere horretan platera moduan edo hornigai bezala erabili daiteke.