Ardo beltz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ardo beltz
ardo
Pouring a glass of red wine.tiff

Ardo beltza kolore gorri iluna duen ardoa da, beltza ia ia. Ardo beltza lortzeko azala eta mamia batera hartzitzen dira[1], azalean baitaude kolorea ematen dioten antozianinek. Ardoa gizakiarekin batera joan da eboluzionatzen urteen zehar. Ardo gaur egun ezagutzen dugun eran, edari alkoholiko bat da. Ardo izena latinetik dator (vinum) eta hitz hori grekotik datorrela esaten dute adituek (oinos)[2].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adituek esaten dutenez, kristo aurretik 6.000 eta 5.000. urteetan jada existitzen ziren mahats ondoez egindako landaketak. Mahats ondoetatik lortutako mahatsen zukuarekin hasi ziren lehen edariak egiten, baina, garai horretan mahatsetatik ateratako zukuarekin egindako edariari ez zitzaion ardo izenarekin deitzen. Arkeologoek, urtez egindako lanarekin zehaztu dute munduan egin ziren lehenengo ardo ekoizpenak kristo aurretik 6.000. urtean izan zirela; Georgia, Armenia eta Sumer inguruan[3]. Baina, gaur egun ezagutzen dugun ardoa egin zen lehen aldia kristo aurretik 3.000. urtean izan zen. Arkeologoek aurkitutako hainbat aztarnei esker jakin izan dugu non egin zen lehen mahats ondo uzta. Aztarnek diotenez, Ekialde Hurbila-ean izan zen Sumer-en Tigris eta Eufrates lursailetan[4].

Sumertik Egipto-ra iritsi zen ardoa (K.a 3.000. urtean). Garai horretan Egipton gehien kontsumitzen eta ekoizten zen alkoholdun edaria Garagardo-a zen, baina ardoa iristerakoan parektatu egin zen bien arteko kontsumizioa. Nilo errekaren ertzean mahats ondo landaketa handiak egiten hasi ziren bertako herritarrak, mahats ondoen landaketaren jabeek azkar konturatu ziren negozio handia egin zitekeela ardoarekin[5], beraz, bereala hasi zen ardoaren komertzializazioa. Mahatsaren zukua lokatzezko ontzietan uzten zuten fermentatzen hainbat urtez, hor hasi ziren konturatzen geroz eta urte gehiago egon ontzien barruan geroz eta ardo goxo eta hobeago bat lortzen zutela.

Ardoaren komertzializazioa geroz eta handiagoa bilakatzen hasi zen, Europako ila herrialde guztietara iritsiz. K.a 3.000. urtean lehen aldiz Txina-ra iritsi zen. Bertan, mahats ondo landaketa masiboak egiten hasi ziren eta edari oso ospetsua bilakatu zen Asian. K.a 700. urtean, ardoa Grezia-ra ailegatu zen. Ardo beltza edari tradizionala bialakatu zen Grezian; erritu erlijiosoetan, funeraletan, festatan eta jateko momentutetan kontsumitzen zuten normalean. Greziako leku ezberdinetan hasi ziren mahats ondoen landaketak egiten, eta landaketa bakoitzeko ardoa era ezberdin batean ekoizten zuten, hor hasi ziren lehen ardo beltz motak sortzen (hartzidura era ezberdin batean eginez eta leku ezberdinetan eginez). Ardo gehien komtsumitzen zuten pertsonak gizarte-maila altuetakoak ziren, hau da, ekonomikoki, militarki eta sozialki botere gehiago zeukan jendeak. Greziara hainbat herrialde exotikotatik ardo beltza esportatzen hasi zen; Libano eta Palestina-tik adibidez[6].

Ardoak milaka eta milaka urtez gizakiarekin batera aldatzen joan da, erdi aroa, aro modernoa eta gaur egun arte. Ardo beltza gizakiaren historiaren parte da, gainera munduan gehien kontsumitzen den edaria bilakatu dela esan daiteke.

Euskal Herrian

Ekoizpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Era oso ezberdinetan ekoiztu daiteke ardo beltza, landaketa duen pertsonak edo marka bakoitzak bere ekoizteko era eduki dezake. Baina, badago marka eta landatzaile guztiek berdin egiten duten bide bat; mahats-bilketa izango litzateke. Mahats-bilketa mahats fruitua heltze puntuan dagoenean hasten da egiten. Espainia-n (Euskal Herria-n ere) mahats-bilketa irailean eta urrian egiten da, hilabete hauetan izaten delako bere heltze puntua. Elaboratze prozesu honetan kontuan hartu beharra izaten den gauza bat mahatsaren azukre puntua izaten da, horrek aldatuko duelako alkohol eta hartzidura maila[7]. Hau dana kontuan izanda, hurrego urratsa mahatsak mahats ondotik banantzea izango litzateke; ekintza honekin ardoan mahatsaren zaporea nabarmentzea lortuko da, ez da hosto edo beste landare baten zaporearekin nahastuko.

Ardoaren ekozpena antzinaroan

Mahatsa mahats ondotik banandu eta gero, makina baten bidez zanpatu egiten dira, landareak duen azala apurtu eta barruan daukan zukua ateratzeko; ez da aholkatzen indar askorekin zanpatzea, horren ondorioz mahatsaren hazia apurtu eta haiek ematen duten zaporea galdu daitekeelako[8]. Ondorengo fasea hartzidura izango litzateke, ekintza honen bidez sortzen da ardoaren kolorea, textura, zaporea... Hori mahatsaren zukua eta patsak elkartzerakoan lortzen da; patsak izaten duten legami naturalari esker sortzen da hartzidura hori. Prozedura honetan zukuan dagoen azukrea alkohol etilikoan bilakatzen da, eta hartziduraren iraupena ardo motaren arabera aldatzen joango litzateke, baina, normalean 10-14 egun inguruko iraupena izaten du; 29ºC-tik igo gabe[9]. Egun horiek pasa eta gero, lortutako likido hori beste ontzi batera eramaten da. Ontzi horretan amaituko litzateke hartzidura.

Mahatsa

Hurrengo urratsa hazkuntza da, lehen lortutako ardoa haritz upeletan sartzen da. Hazkuntza prozesu honetan upel bakoitzan dagoen ardoak zapore, usain, lurrin... ezberdinak izango ditu; upelaren jatorriaren arabera. Prozesu honetan beste bi urrats egingo dira; lehenengoa: barrikan dagoen ardoaren nahasketa, hau da, behin baino gehiagotan aldatuko da ardoa upelez, honi esker ardoan egon daitezkeen materia solidoak kentzen dira eta mugimenduari esker edariaren poluzioari ekiditen zaio. Bigarren urratsa argitzapena da, ardoak eduki ditzakeen substantzia organikoak kentzea izango zen helburua, honi esker ardoaren kalitatea handitzea lortzen da.[10]

Ekoizpenarekin amaitzeko, ardoa botilatu egiten da. Ardoa botilatzerakoan bere zaporeak elkartzen dira eta saltzeko prest egongo litzateke. Ardoaren kalitatea, zaporea, usaina, prezioa, etab... hazkuntza denboraren arabera aldatzen da, era horretan emaitza ezberdinak lortu daitezke.

Espainia, Frantzia eta Italia-an ekoizten da munduan ekoizten den ardo kantitate erdia.

Euskal Herrian ere ekoizten da ardo beltza, eta munduan ezagunak diren markak badaude. Bitxikeri bezala badago txakolin beltza ere.

  • Errioxako ardoa:
    • beltza: Tempranillo, Graciano, Mazuelo, Malvasia, Garnatxa mahats motak.
  • Irulegiko arnoa:
    • beltza: Bordelesa, Axeria eta Cabernet Sauvignon mahats motak.
  • Nafarroako ardoa:
    • beltza: Cabernet Sauvignon, Syrah, Merlot, Tempranillo, Garnatxa mahats motak.
Kriantza ardoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Minimo 24 hilabete egongo da hazkuntzan, 24 hilabete horietatik 6 hilabete barrikan egongo da.

Erreserba[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Minimo 36 hilabete egongo da hazkuntzan, 36 hilabete horietatik minimo 12 hilabete egongo da barrika batean.

Erreserba handia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Minimo 60 hilabete egongo da hazkuntzan, 60 hilabete horietatik minimo 18 hilabete barrikan egongo da.

Urtekoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez du heltze prozesurik behar izaten kontsumitu ahal izateko, 6 hilabete baino gutxiago egongo da barrikan.

Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Motan klasifikazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zahartzearen arabera, mota hauek ditugu:

  • Gaztea edo urtekoa, upelean apenas ez du denborarik eman.
  • Ondua: upelean sei eta hamabi hilabete artean eta botilan hiru urte bete arte eman dituena.
  • Erreserba, gutxienez urtebete upelean eta botilan lau urte bete arte eman dituena.
  • Erreserba handia, gutxienez bi urte upelean eta beste hiru botilan eman dituena.

Markak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Grimal Caballero 2018[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mahatsak: Callet, Fogoneu

Barrikan: 14 hilabete

Prezioa: 70 euro

Balorazioa: 98/100[11]

Elciego - Ciudad del Vino-Marqués de Riscal, tienda-bar 11.jpg

Finca Terrerazo 201[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mahatsak: Bobal

Barrikan: 14 hilabete

Prezioa: 24 euro

Balorazioa: 94/100[12]

La loba 2017[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mahatsak: Tempranillo

Barrikan: 12 hilabete

Prezioa: 28 euro

Balorazioa: 94/100[13]

Las Gravas 2018[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mahatsak: Monastrell, Garnacha

Barrikan: 18 hilabete

Prezioa: 24 euro

Balorazioa: 100/94[14]

Brujidera 2019[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mahatsa: Brujidera

Prezioa: 18 euro

Balorazioa: 100/93[15]

Agala Actitud 1050 2019[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mahatsa: Listan negro con algo de tintilla

Barrikan: 12 hilabete

Prezioa: 14 euro

Balorazioa: 100/93[16]

ÁN/2 2018[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mahatsa: Callet, Mantonegro, Fogoneu, Syrah

Barrikan: 13 hilabete

Prezioa: 18 euro

Balorazioa: 100/93[17]

Bastardo Negro 2013[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mahatsa: Bastardo Negro

Barrikan: 8 hilabete

Prezioa: 48 euro

Balorazioa: 100/93[18]

Casa Sosegada 2018[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mahatsa: Monastrell, Arco, Bonicaire, Forcallat, Rojal

Barrikan: 14 hilabete

Prezioa: 14 euro

Balorazioa: 100/93[19]

El Sequé 2018[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barrikak

Mahatsa: Monastrell

Barrikan: 12 hilabete

Prezioa: 21 euro

Balorazioa: 100/93[20]

Lava 2019[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mahatsa: Listan negro, Vijariego negro, Tintilla eta Baboso negro

Barrikan: 13 hilabete

Prezioa: 14 euro

Balorazioa: 100/93[21]

Oller del Mas Picapoll Negre 2017[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mahatsa: Picapoll negro

Barrikan: 9 hilabete

Prezioa: 45 euro

Balorazioa: 100/93[22]

Carles Andreu Trepat 2018[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mahatsa: Trepat

Barrikan: 6 hilabete

Prezioa: 14 euro

Balorazioa: 100/92[23]

El hombre bala 2018[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mahatsa: Garnacha Tinta

Barrikan: 14 hilabete

Prezioa: 17 euro

Balorazioa: 100/92[24]

Ardoa kopan

Oller del Mas Picapoll Negre 2017[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mahatsa: Tinta de Toro

Barrikan: 16 hilabete

Prezioa: 22 euro

Balorazioa: 100/91[25]

Las Sabias 2017[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mahatsa: Garnacha tinta

Barrikan: 11 hilabete

Prezioa: 15 euro

Balorazioa: 100/90[26]

Cadalso 2018[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mahatsa: Garnacha tinta

Barrikan: 14 hilabete

Prezioa: 15 euro

Balorazioa: 100/90[27]

Gaba do Xil Tinto 2018[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mahatsa: Mencía

Barrikan: 15 hilabete

Prezioa: 10 euro

Balorazioa: 100/90[28]

Zaporeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ardo beltzaren edo edoizein ardoren zaporea; egindako hartzidura, barrikan egon den denbora eta landatutako mahats ondoaren arabera aldatzen da. Baina generalki lau zapore nabaritu ahalko ditugu ardo beltzan (eta edozein ardoan).

Garratza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ardo mota guztietan nabari izan daiteke: beltzan, zurian, gorrian... Baina, normalean kalitate oneko ardoetan nabaritzen da. Garraztasun punturik ez badauka esan nahi du ardoa hilda dagoela. Garraztasun puntu on bat badauka esango dugu "ardo freskoa" dela, eta hainbat elikagaiekin ahalko dugu konbinatu[29].

Gozoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ahoan nabari dugun lehen zaporea da, ardo guztiek dute gozotasun puntu bat denek dutelako azukre kantitate bat beraien barruan. Gozotasun puntu txikia duten ardoak "ardo lehorrak" izenarekin deintzen dira (Normalean ardo beltza eta zuria)[30].

Gazia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduko ardo guztietan nabari da gazitasuna, baina, gazitasun sentsazioa gutxitu nahi izanez gero ardo garratzagoak eratea aholkatzen da, adibidez: urteko ardo beltz bat erreserba baten ordez[31].

Mikatza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mikaztasuna ardo beltzatan nabaritzen da kasu gehienetan, gehien bat dituen taninoengatik. Haragiarekin eta arrainarekin konbinatzeko egokineak izaten dira ardo mikatzak[32].

Kontsumitzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jakin badakigu ardoa edoizein pertsonak eran dezakeela. Ardoa sozialki lotutago dago adin zaharreko pertsona eta sozio ekonomiko maila altua daukaten pertsonakin. Ez da edari klasista bat, baina, ardo on bat erateko asmoa edukiezkero gauza guztiak bezala diru kantitate altua ordaindu beharko da. Edozein supermerkatuetan aurkitu daiteke edozein pertsonak erosi dezakeen ardo beltz botila bat.

Erateko era eta zein janariarekin eran[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adituek diote ardoa erateko era egokiena kristal kopa batean izango litzakeela, ardo berak dituen zapore guztiak mantentzen direlako. Ardoaren tenperatura ere garrantzitsua izaten da, ardo beltzaren kasuan giro tenperaturan eratea aholkatzen da inoiz ez hotza (ardo zuria eta gorria hotzak eraten dira), baina, bero asko egiten duen garaian agian ez da egokiena giro tenperaturan eratea (berogia) beraz 15-20ºC bitartean mantentzea aholkatzen da.

Ardo kopa ez da osoa beteko inoiz, normalean kopa erdia baino gutxiago.

Kopa hartzerako garaian ez da inoiz koparen baloi aldetik hartuko zurtoinetik baizik. Bi arrazoiren gatik egiten da, lehenengoa arrazoi estetiko bat izango litzateke kopa zikintzen delako eskuarekin, eta bigarrena (askoz garrantzitsuagoa) ardoa behar dena baino lehenago berotuko delako[33].

Prezioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ardo beltzaren (edo edoizein ardoren) prezioa gauza askorengatik aldatu daiteke; ardo beltzaren mota, marka, botilaren urte kopurua, kalitatea, etab... Munduan dagoen ardo beltz merkeenetakoa Torre Orias Tinto Crianza izango litzateke, botilak 2€-ko prezioa dauka, eta edozein supermerkatuetan erosi daiteke[34]. Beste aldetik, munduan dagoen ardo beltz garestiena Cuenca (Espainia)-an egiten da, ArumRed bodegetan. Bertan saltzen duten ardo beltz botila merkeena 1.250 eurokoa izango litzateke, ondorengoak 25.000 euroko prezioa dauka eta munduko botila garestiena 16 litroko edizio esklusiboa izango zen; 340.000 euro balio dituena[35].

Izendatzearen auzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun ardo beltz esaten zaion arren, ziurrenik sailkapen beharragatik egiten da, ardo zuri eta ardo gorri deitutakoetatik aise bereizteko. Arrazoi sendoak daude uste izateko, baina, jatorriz ardo gorri (forma lexikalizatuan, ardangorri) erabiltzen zela ardo ilun hau izendatzeko[36][37][38][39].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2. (Gaztelaniaz) «Historia del vino - Saber de vinos» Vinoseleccion (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
  3. «Los orígenes e historia del vino» www.vinoscovigran.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
  4. (Gaztelaniaz) «Historia del vino - Saber de vinos» Vinoseleccion (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
  5. (Gaztelaniaz) «Historia del vino - Saber de vinos» Vinoseleccion (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
  6. (Gaztelaniaz) «Historia del vino - Saber de vinos» Vinoseleccion (Noiz kontsultatua: 2022-05-12).
  7. (Gaztelaniaz) Proceso de elaboración del vino tinto: Conoce sus pasos. (Noiz kontsultatua: 2022-05-12).
  8. (Gaztelaniaz) Proceso de elaboración del vino tinto: Conoce sus pasos. (Noiz kontsultatua: 2022-05-12).
  9. (Gaztelaniaz) Proceso de elaboración del vino tinto: Conoce sus pasos. (Noiz kontsultatua: 2022-05-12).
  10. (Gaztelaniaz) Proceso de elaboración del vino tinto: Conoce sus pasos. (Noiz kontsultatua: 2022-05-12).
  11. (Gaztelaniaz) «Los 17 vinos tintos más interesantes de España» La Vanguardia 2021-08-26 (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  12. (Gaztelaniaz) «Los 17 vinos tintos más interesantes de España» La Vanguardia 2021-08-26 (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  13. (Gaztelaniaz) «Los 17 vinos tintos más interesantes de España» La Vanguardia 2021-08-26 (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  14. (Gaztelaniaz) «Los 17 vinos tintos más interesantes de España» La Vanguardia 2021-08-26 (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  15. (Gaztelaniaz) «Los 17 vinos tintos más interesantes de España» La Vanguardia 2021-08-26 (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  16. (Gaztelaniaz) «Los 17 vinos tintos más interesantes de España» La Vanguardia 2021-08-26 (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  17. (Gaztelaniaz) «Los 17 vinos tintos más interesantes de España» La Vanguardia 2021-08-26 (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  18. (Gaztelaniaz) «Los 17 vinos tintos más interesantes de España» La Vanguardia 2021-08-26 (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  19. (Gaztelaniaz) «Los 17 vinos tintos más interesantes de España» La Vanguardia 2021-08-26 (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  20. (Gaztelaniaz) «Los 17 vinos tintos más interesantes de España» La Vanguardia 2021-08-26 (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  21. (Gaztelaniaz) «Los 17 vinos tintos más interesantes de España» La Vanguardia 2021-08-26 (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  22. (Gaztelaniaz) «Los 17 vinos tintos más interesantes de España» La Vanguardia 2021-08-26 (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  23. (Gaztelaniaz) «Los 17 vinos tintos más interesantes de España» La Vanguardia 2021-08-26 (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  24. (Gaztelaniaz) «Los 17 vinos tintos más interesantes de España» La Vanguardia 2021-08-26 (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  25. (Gaztelaniaz) «Los 17 vinos tintos más interesantes de España» La Vanguardia 2021-08-26 (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  26. (Gaztelaniaz) «Los 17 vinos tintos más interesantes de España» La Vanguardia 2021-08-26 (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  27. (Gaztelaniaz) «Los 17 vinos tintos más interesantes de España» La Vanguardia 2021-08-26 (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  28. (Gaztelaniaz) «Los 17 vinos tintos más interesantes de España» La Vanguardia 2021-08-26 (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  29. (Gaztelaniaz) vinetur.com. «Cómo reconocer los 4 sabores principales del vino» www.vinetur.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  30. (Gaztelaniaz) vinetur.com. «Cómo reconocer los 4 sabores principales del vino» www.vinetur.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  31. (Gaztelaniaz) vinetur.com. «Cómo reconocer los 4 sabores principales del vino» www.vinetur.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  32. (Gaztelaniaz) vinetur.com. «Cómo reconocer los 4 sabores principales del vino» www.vinetur.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  33. (Gaztelaniaz) Belén. (2021-03-30). «¿Cómo tomar vino tinto correctamente? - Ganivetería Roca» Ganiveteria Roca (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  34. (Gaztelaniaz) Berberana, Elena. (2018-05-17). «Vinos de supermercado por menos de 2 euros y de calificación "excelente"» Libre Mercado (Noiz kontsultatua: 2022-05-12).
  35. (Gaztelaniaz) Arce, Marta. (2021-03-28). «El vino más caro del mundo se hace en Cuenca: "Es más seguro que el bitcoin"» Libre Mercado (Noiz kontsultatua: 2022-05-12).
  36. Ardangorri forma lexikalizatua egotea, eta ez *ardanbeltz edo *ardantzuri, izan daiteke horren lekuko. Koldo Mitxelenak (Fonética histórica vasca, 499. or., Seminario Julio de Urquijo, Donostia:1977) ardangorri formaren baliokidetzat jotzen du «vino tinto».
  37. Orotariko euskal hiztegian ardo gorri sarreran ageri diren adibide zahar gehienek iradokitzen dute kolore iluneko ardoaz ari direla.
  38. Koloreak izendatzeko usadioaz, ikusi Txema Preciado, Euskarak erakutsi koloreak ikusten, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, Gasteiz:2009, bereziki 28. or.
  39. Blanca Urgell hizkuntzalariaren iritziz, «ardo beltza ardo gorriaren mota berezi bat da, ilunagoa. Ziurrenik bikoitza zena gaztelaniaren eraginez hirukoiztu dugu [...]». Ikus Berria egunkaria, «A relaxing glass of ardo gorria», 2020-09-02.


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Gastronomia Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.