Arte Sakratuaren museoa (Corella)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Arte Sakratuaren museoa
Corella - Ex Convento de la Encarnacion (Museo Arrese) 3.jpg
Arte Sakratuaren museoaren irudia.
Kokapena
kokapenmapa
Helbidea Merced kalea, zbk./gb.
Koordenatuak 42° 06′ 48″ N, 1° 47′ 15″ W / 42.11341667°N,1.78756111°W / 42.11341667; -1.78756111Koordenatuak: 42° 06′ 48″ N, 1° 47′ 15″ W / 42.11341667°N,1.78756111°W / 42.11341667; -1.78756111
Historia eta erabilera
Irekiera1659
Arkitektura

Arte Sakratuaren museoa edota Arrese museoa Nafarroako Corella udalerrian dagoen museo bat da, Merced kalean dago. Nafarroako kultura ondasuna izendatua dago. Museoak 1973ko ekainaren 28an ireki zituen ateak. Arte Sakratuari buruzko museoa da, arte erlijiosozko 70 piezez osatutako bilduma du, nagusiki barroko eta berpizkunde garaikoak, erretaula multzo nabarmen bat ere badu.

1659ean eraikitako eraikina da, 1970. urterarte beneditar mojen komentua izan zen, urte hartan Arrese familiak erosi zuen eta Jose Luis Arresek Arrese museoa bilakatu zuen.

1996-2000 artean Nafarroako Gobernuak museoa bilakatzeko 960.000 euroko diru laguntza eman zion. 2003an ireki zen baina handik zazpi hilabetera, azaroaren 1ean itxi zen, bertako arduradunek ziotenez, mantenimenduan hilabeteroko 90.000 euroko kostuari aurre egiteko gai ez baitziren[1]

Bilduma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berpizkundeko eta Barrokoko arte sakratua aurki daiteke gehienbat museo honetan, baita Antonio Gonzalez Ruiz (1711-1788) margolari Corellarraren lan esanguratsuenak, hau San Fernando Arte Nobleen Errege Akademiako margo arloko lehen zuzendari izan zelarik.

Lan aipagarrienen artean Claudio Coelloren Santa Gertrudisez ezkontza mistikoen mihisea eta San Placidoren martiria; Pier Antonio Colicik (1725) eginiko San Pedro Nolascoren bustoa eta Corrado Giacquintoren Kristoren Apoteosia daude.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Corellako Arte Sakratuaren museoa irekieratik zazpi hilabetera itxi da. 2003ko azaroaren 16a. elpais.com (Gaztelaniaz)

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arte Sakratuaren museoa (Corella)
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa