Artika (Berriobeiti)
- Artikulu hau Berriobeitiko kontzejuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Artika».
| Artika | |
|---|---|
| | |
![]() | |
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Udalerria | Berriobeiti |
| Herritarra | artikatar |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 42°50′25″N 1°39′18″W / 42.840277777778°N 1.655°W |
| Garaiera | 416 m |
| Demografia | |
| Biztanleria | 4,908 (2025) |

Artika[1] Nafarroa Garaiko kontzejua da, Berriobeiti udalerrikoa. 4.848 biztanle zituen 2023an.[2]
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herriaren jatorria Ezkaba edo San Kristobal mendiaren magalean badago ere, bere hedapenak Iruñeko ingurabideak (PA-30) eta trenbideak gune horretatik bereizitako eremu bat hartzen du orain. Eremu berri hori, Artikaberri izenekoa, Artikako kontzejuari dagokio administratiboki, nahiz eta Iruñeko Buztintxuri auzoarekin muga egin.
Udalerri mugakideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikak Iruñearekin egiten du muga hegoaldean, Berriozarrekin ipar-mendebaldean eta Antsoainekin ekialdean.
Auzoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Herri zaharra: Ezkaba mendiaren magalean kokatuta.
- Artikaberri: Iruñeko Buztintxuri auzoraino zabaltzen den lautada batean kokatuta.
- Etxebakar: Artikaberri eta Berriozarko Artiberri auzoen artean zabaltzen den lautadan kokatuta.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere mugan, objektu ebakitzaile eta mailu edo mazoaren arteko nahasketa erabilgarri bat jaso zen, Brontze Aroko data zuena, nahiz eta populazioari dagokionez XX. mendeko 80. hamarkadara arte ez duen garrantzi berezirik izan. Ordura arte, Artikan nekazaritza eta abeltzaintza zen nagusi.
Erdi Aroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iruñeko mitrarekin loturiko lekua izan zen XI. mendeaz geroztik. Katedraleko erizaindegira zuzendu zituen apezpikuak bertako elizaren errentak, errotak eta hiribilduarenak kabildoari eman beharra zegoen bitartean. Jerusalemgo San Joan Ospitaleko Zaldunek lur puska bat erosi zuten dermio honetan eta bazituzten lurrak herrian Iruñeko Trinitario Oinutsen, Santa Engraziaren Klarisen, San Pedro de Ribasen Agustindarren Komentuek eta San Nikolaseko Kabildoak.
Aroa Garaikidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iberiar Penintsulako Gerra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bereziki adierazgarria da, inguruko beste herriekin batera, Independentzia Gerran (1813) frantziarren aurka izandako borroka. Aipatzekoa da Felix Sarasa, "Cholín", Artikako Zolinenea etxeko Catalina Sarasarekin ezkondua, zeinaren buruari prezioa jarri zioten. Errepresioa oso gogorra izan zen. Artikatik Txolinen bigarren emaztea, bere bost seme-alabekin eraman zuten Frantziara. Frantsesek erretiran herrian lapurreta egin eta ahal izan zuten guztia eraman zuten.
Gerra Zibila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XX. mendeko Nafarroako Historia liburuetan paper garrantzitsua betetzen du Artikak. Ez kaba mendiaren tontorrean Alfontso XII.aren gotorlekua edo San Kristobal gotorlekua dago, hasiera batean Iruñea goienetatik defendatzeko diseinatua eta gero espetxe militar bihurtua. Gertutasun horregatik, Artikako hilerriak (inguruko beste herrietakoak bezala) gotorlekuan hildakoen gorpuzkiak hartu zituen frankismoaren garaiko lehen urteetan. Udalek beren lurrak bidegabe erabiltzeagatik egindako protesta batek behartu zuen armada bere kamposantua eraikitzera gotorlekuaren ondoan. Gainera, ezaguna da Artikako barrutian hil zituztela 1938ko maiatzaren 22an San Kristobal gotorlekuko ihesa egin zuten presoak.
Hirigintza hedapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1987. urtearen inguruan, Artika lehen aldiz hedatzen hasi zen, bizitegi-gune berri bat eraikiz, aurreko guneari itsatsia (batez ere Mokamier, Kale Berria eta Gotorlekurako errepidea). Horrek biztanleria bikoiztea eragin zuen. Ondoren, eta Iruñearen hedapen urbanistiko artean, urbanizazio berri handi batek (Las Leras kalea, Berriozarko Bide Zaharra) kontzejua erroldatutako 80 bizilagunetatik ia bostehun ingurura igarotzea eragin zuen. 2006an Artika 514 biztanle zituen, baina Artikaberriran egin ziren hirigintza-jarduera handien ondorioz biztanleria nabarmen hazi zen, 2009ko maiatzaren 31n 2.455 biztanle zituen, eta ondorengo urteetan bikoiztu egin zen 2014ko 4.045era arte.
Demografia eta biztanleria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| 2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 | 2021 | 2022 | 2023 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 417 | 447 | 465 | 487 | 499 | 485 | 765 | 1.163 | 1.739 | 2.274 | 2.659 | 3.130 | 3.672 | 3.974 | 4.045 | 4.140 | 4.267 | 4.420 | 4.535 | 4.757 | 4.826 | 4.820 | 4.799 | 4.848 |
Administrazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikako Kontzejuaren gobernua eta administrazioa kontzejuko buruari eta Kontzejuko Batzarrari dagokie. Artika 1000 biztanletik gorako kontzejua denez, Kontzejuko Batzarrak 7 kide ditu: 6 kide eta kontzejuko burua. Artikako herritarrek zuzenean hautatzen dituzte bai presidentea bai kontzeju-batzarreko 6 kideak, lau urtean behin egiten diren Nafarroako kontzeju-hauteskundeetan
Garraioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kontzeju honetan Eskualdeko Hiri Garraioaren 2 linea daude:
Artika | |||
|
|||
Jaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikako jaiak, egutegian data finkorik ez dutenak, iraileko bigarren asteburuan ospatu ohi dira.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Toponimia: Berriobeiti. euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2019-05-09).
- 1 2 «Instituto Nacional de Estadística. (Spanish Statistical Institute)» www.ine.es (kontsulta data: 2025-01-09).
| Artikulu hau Nafarroako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Berriobeitiko kontzejuak | ||
|---|---|---|
|
Aitzoain (Oronsuspe) • Añezkar • Artika • Ballariain • Berriobeiti • Berriogoiti • Elkarte • Larrageta • Lotza • Oteitza | ||
