Berriobeiti

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Berriobeiti
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Berrioplano (Nuevo Artica) 06.jpg
Artika Berria, Berriobeitiko enklabea.

Berriobeitiko armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
Merindadea Iruñeko merindadea
Izen ofiziala Escudo Ansoáin.svg Berrioplano
Alkatea José María Albizu (Plazaola)
Posta kodea 31195
INE kodea 31902
Herritarra berriobeitiar
Kokapena
Koordenatuak 42° 51′ 09″ N, 1° 41′ 33″ W / 42.8525°N,1.6925°W / 42.8525; -1.6925Koordenatuak: 42° 51′ 09″ N, 1° 41′ 33″ W / 42.8525°N,1.6925°W / 42.8525; -1.6925
Berriobeiti hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Berriobeiti
Berriobeiti
Berriobeiti (Nafarroa Garaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 25,70 km2
Garaiera 456 metro
Distantzia 7 km Iruñera
Demografia
Biztanleria 6.444 biztanle
% 50,87 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 49,13
Dentsitatea 250,74 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 330,57
Zahartze tasa[1] % 28,45
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 90,43
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 83,76 (2011)
Genero desoreka[1] % 5,72 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 10,19 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 13,2 (2010)
Euskararen erabilera % 1,0 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera 1991. urtea
Webgunea http://www.berrioplano.es/eu/inicio/

Berriobeiti[2] (gaztelaniaz Berrioplano) Nafarroako udalerria da, 1991n eratua. Iruñerriko eskualdean kokatzen da Iruñeko merindadearen barnean. Hamar herriz osatutako udal konposatua da.

2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 5.971 biztanle zituen, kontzejurik jendetsuena Artika da. Udaletxea Berriobeitin dago.

Iruñerriko Mankomunitatean integraturik, zaborra biltzea, ur-hornidura eta bestelako zerbitzuak erakunde horretatik jasotzen ditu, Iruñea inguruko gune metropolitarreko beste hainbat herrik bezala.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berriobeiti Iruñerriaren ipar-ekialdean kokatzen da, Iruñetik zazpi kilometrora Nafarroa erdialdean.

Udalerriak Itzarekin egiten du muga mendebaldean, Txulapainekin iparraldean, Berriozar eta Ezkabarterekin ekialdean, eta Iruña eta Orkoienekin hegoaldean.

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klimaren ezaugarriak mediterraneo eta atlantiar motako klimari dagozkio, eta herriaren inguruko landaredia ere, trantsizioko klimaren ezaugarriak ditu. Urteko batez besteko tenperatura 12 gradukoa eta prezipitazioak 800-900mm ingurukoak izaten dira. Iruñetik gertu egon arren, Nafarroako hiriburuan baino euri gehiago jausten da Berriobeitin. Urteroko egun euritsuak 100 inguru izaten dira.

Herrigunearen inguruko mendietan, arte, pago eta haritzak daude. Horrez gain, XX. mendearen hasieran birlandaturiko hainbat pinu ere badaude.

Natura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez dago ibai edo erreka garrantzitsurik, baina bai iturri ugari, garrantzitsuena Txulapain, Ballariain eta Berriogoiti kontzejuak zeharkatzen dituena. Horrez gain, Lotza eta Putzu Berriko urmaela hainbat hegaztiren babeslekua da. Otsailetik ekainera izaten dute ur gehien, udaberrian jausitako euria zenbat den.

Herriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berriobeiti honako herriek osatzen dute: Aitzoain, Añezkar, Artika, Ballariain, Berriobeiti, Berriogoiti, Elkarte, Larrageta, Lotza eta Oteitza. Artika kontzejua gainerako herrietatik bananduta legoke, mendiko lur zerrenda batez loturik ez balego, eta Berriozarren eta Antsoainen artean dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historiaurreko aztarnak aurkitu dira Berriobeitiko herrietan, Artika kontzejuan topatutako Brontze Aroko harri leundua, eta Burdin Aroko arrastoak Añezkar mendian. Erromatar inperioaren garaian ere, bizi izan zen jendea herrian, Oteitzan topatutako bi hilobi-inskripzioek argitu zutenaren arabera. Erdi Aroan bi herrixka ziren Berriobeitiko lurretan, Lakidain batetik, Larragetatik hurbil, eta Osabide bestetik, Eltxumendin. Jose Maria Jimeno Jurioren esanetan, bi herrien artean 100 biztanle inguru zituzten.

Erdi Arotik XX. mendera arte, nekazaritza izan zen Berriobeititarren jarduera nagusia. Nekazariek elizari ordaindu behar zizkieten tributuak eta lurretik ateratzen zutenaren zati bat. 1607. urtean, esaterako, hamabi etxe zeuden Aitzoainen eta horietatik zortzik lurretik ateratako gariaren zati bat ordaindu behar izan zioten Ganberako Kalonje Artxidiakonoari. Añezkar auzoko bizilagunak Iruñeko San Agustin monasterioaren menpekoak ziren, eta Berriobeiti kontzejukoak Orreagako kolegiatari eta Iruñeko katedralari.

XVII. mendean Nafarroan eztabaida sortu zen, Nafarroako zaindaria nor izan behar zen erabakitzeko. Aldundiak eta jesuitek San Frantzisko Xabier proposatu zuten, eta Iruñeko udalak eta apaiz batzuek San Fermin. Antsoaingo Zendeako zati zen Berriobeitik, San Frantzisko Xabierren alde egin zuen.

Gerrate Karlisten ondoren, Ezkaba mendian Alfontso XII.aren gotorlekua eraiki zen, herritik gotorlekuraino zihoan errepidearekin batera. Gotorleku horren eraikitzea, Ezkaba menditik etor zitezkeen eraso militarrak ekiditzea zen. XX. mendean biztanleriak izugarri egin du gora, eta herrixka bat baino ez zena 3.000 biztanletik gorako herri bihurtu da. Iruñatik hurbil dagoen Artikako kontzejuan 3.000 etxebizitza eraiki dira eta biztanleria ia bikoiztu egin da 2000. urtetik.

Antsoaingo Zendeatik bereiztea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artika Berriko etxebizitza berriak.

Berriobeitiko udala 1991n eratu zen. Urte hartan, Antsoain eta Berriozar Antsoain Zendeatik bereizi ziren.

Gainerako herriak izan ziren Berriobeiti udalerria osatu zutenak, hala nola Aitzoain, Añezkar, Artika, Ballariain, Berriobeiti, Berriogoiti, Elkarte, Larrageta, Lotza, eta Oteitza). Oronsuspe Aitzoaingo auzoa da.

Artika Berria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Artika Berria»

Artika Berria Berriobeitiko enklabea da, udalerritik banatuta Berriozarrek eta Iruñeak inguraturik. Guztira, 1.800 etxebizitza eraiki dira eta Iruñerriko beste egitasmoetan ez bezala, Artika Berrian etxebizitza libreak nagusi dira, babes ofizialekoen ordez, Iruñerriko Sarriguren, Ardoi edo Erripagaina bezalako babes-ofizialeko etxebizitzadun proiektuekin kontrajarriz.

Proiektuaren hegoaldera "Artiberri" izeneko auzo berria eraikitzea aurrikusten da, Artika Berria, Iruñeko Buztintxuri auzoaren ondoan.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historikoki nekazaritza izan da Berriobeitiko ekonomiaren ardatza, baina 1960ko hamarkadatik aurrera, Iruñerriko hazkundea dela eta, metropoliaren erdigunetik kanpora ateratako industriak herrian ezarri dira, eta horrela, gaur egun Berriobeitik bost industrialde dauzka:

Industrialdeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Landazabal Industrialdea
  • Sarrió Enpresa Zentroa
  • Iruregaña Industrialdea, (Aitzoain)
  • Plazaola Industrialdea, (Aitzoain)
  • El Soto Industrialdea, (Aitzoain)

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1991. urtera arte Berriobeiti Antsoaingo zendean integraturik egon zen. Urte horretan udalerri berri gisa eratu zen.

Berriobeitik hazkunde ikaragarria izan zuen XXI. mendearen lehen hamarkadan. Iruñeko ipar-mendebaldean egonik, hiriburuaren hedapenak eragin nabarmena izan du udalerrian.

Berriobeitiko biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 291 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %10,01 (Nafarroako batez bestekoaren antzera).

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007ko maiatzeko hauteskundeetan Agrupación Ayuntamiento de Berrioplano (AAB) izan zen talderik bozkatuena, guztira hiru zinegotzi eskuratu baitzituen. UPNek, Nafarroa Baik eta Candidatura Independiente de Berrioplano (CIB, eskuindarra) taldeak bina zinegotzi lortu zituzten, eta Herri Kandidaturak (HK, ezkerreko abertzaleak) eta AVAP herri plataformak zinegotzi bana. Emaitza horiekin, Agrupación Ayuntamiento de Berrioplano (AAB) zerrendako José María Irisarri hautatu zuten alkate.

Alderdia Botoak Zinegotziak
AAB 409 3
UPN 323 2
Nafarroa Bai 243 2
CIB 236 2
HK 115 1
AVAB 115 1

2011n zerrenda hauek aurkeztu ziren: AAB (4 zinegotzi eta Irisarri alkatetzan), UPN (2, CIBekin batera aurkeztu zen[3]), NaBai 2011 (2), Bildu (1), PP (1), PSN (1) eta I-E (0). José María Irisarri berriro hautatu zuten alkate.

Berriobeitiko udalbatza

Alderdia

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua
AAB
3 / 11
613 (% 26,96)
Nafar Herriaren Batasuna (UPN)
3 / 11
485 (% 21,33)
Nafarroa Bai 2011
2 / 11
367 (% 16,14)
Bildu
1 / 11
255 (% 11,21)
Nafarroako Alderdi Popularra (PPN)
1 / 11
173 (% 7,61)
Nafarroako Alderdi Sozialista (PSN-PSOE))
1 / 11
172 (% 7,56)
Datuen iturria: 2011ko hauteskundeen emaitzak mir.es webgunean

2015eko udal hauteskundeen ondoren Juan María Albizu (Plazaola herri plataformakoa) hautatu zuten alkate. Plazaola Podemos, GeroaBai I-E eta independienteei loturiko jendeak osaturiko taldea zen, eta botorik gehien eskuratu zituen hauteskundeetan (757 boto); ondotik, oso hurbil, Agrupación Ayuntamiento de Berrioplano taldea gelditu zen, 726 botorekin. Hirugarren indarra Bildu izan zen, 547 botorekin. UPNk 465 boto izan zituen, eta PSN-PSOEk, 196 boto. Berriobeitiko udalerriko biztanleriak gora egin zuenez, Udala 13 zinegotzi izatera igaro zen (aurreko legealdian 11 zituen). Plazaolak bere lau zinegotzien eta EH BIlduko hiruen sostengua jaso zuen. UPNk eta AABko hiru zinegotzietatik bik (bat ez zen agertu) beren zerrendaburuari eman zioten botoa, eta PSN-PSOEk zuri bozkatu zuen.

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaletxea XX. mendearen amaieran altxatutako eraikin modernoa da eta Berriobeiti kontzejuko plaza nagusian dago. Udala alkateak eta hamar zinegotzik osatzen dute. Bestalde, udalerria osatzen duten kontzeju guztiek, ordezkari bat dute.

  • HELBIDEA: Udaletxe Plaza, 1 (Berriobeiti kontzejua)

Alkateen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1991n udalerri bihurtu zenetik hauek izan dira alkateak:

2007-2015 José María Irisarri AAB, indep.
2015- José María Albizu Plazaola

Azpiegiturak eta garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñerriko Eskualdeko Hiri Garraioaren honako lineek eskaintzen dute zerbitzua Berriobeitin:

Línea Ibilbidea Ordutegia Maiztasuna Oharrak
TUCPamplona14.GIF Udaletxea - Arrotxapea - Artika 06:40 - 22:20 21 zerbitzu eguneko
TUCPamplona16.GIF Aitzoain - Noain - Beriain 06:26 - 22:28 12´
TUCPamplona22.GIF Yanguas eta Miranda - Berriogoiti 06:30 - 22:30 60´
TUCPamplonaN4.svg Sarasate pasealekua - Aitzoain - Berriogoiti Gauez 40´- 50´

La Muguiroarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Muguiroarra autobus konpainiak Eritzeko kontzejua eta Berriobeitiko erdigunea Iruñearekin batzen ditu. Autobus lineak, honako ibilbidea egiten du:

Leizaran Mariezcurrena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leizaran Mariezcurrena autobus konpainiaren Doneztebe eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Autobus lineak, honako ibilbidea egiten du:

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Musika: Artsaia aretoa.
  • Kirola: Rocópolis rokodromoa.

Jai eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berriobeitiko herri bakoitzak bere jai propioak ospatzen ditu. Aitzoainek Santa Ageda eguna ospatzen du otsailean. Larragetako auzoak urriaren 2an ospatzen ditu Errosarioko Ama Birjinaren omenez.

Jaiez jain, urtean behin, zendearen eguna ospatzen da, iraileko azken larunbatean normalean. Hamar herrietan bizi diren bizilagunen topaketa eguna izaten da eta urtero herri desberdin batek antolatzen du jaieguna.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Berriobeiti
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa