Artzain-neska bat bere artaldearekin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artzain-neska bat bere artaldearekin
Jatorria
Sortzailea(k)Jean-François Millet
Sorrera-urtea1863
IzenburuaBergère avec son troupeau
Jatorrizko herrialdeaFrantzia
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak81 (altuera) × 101 (zabalera) cm
Genero artistikoagenero-artea
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaOrsay museoa
BildumaOrsay museoa
InbentarioaRF 1879
JabeaAlfred Chauchard (en) Itzuli
Historia
ErakusketakSalon of 1864 (en) Itzuli
International Exposition 1867 (en) Itzuli

Artzain-neska bat bere artaldearekin (frantsesez Bergère avec son troupeau) Jean F. Millet margolari frantsesaren bi margolan dira, 1860an eta 1863an hurrenez-hurren eginak. Lana errealismoan kokatzen da. Gaur egun marrazkia Mexiko Hiriko Soumaya museoan erakusten da eta margolana Parisko Orsay museoan.[1] Bi kasuetan, margolariak sentimentalismoaren gaiari jarraitzen dio emakume baserritar baten irudia bere ardi artaldearekin, bi era ezberdin tratatuta.

Marrazkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikatz-marrazki teknika erabiliz egina, 1960an, Mexiko Hiriaren Soumaya museoan ikus daiteke. Lana delikatua da eta bere artaldea zaintzen duen emakume baten hauskortasuna gogora ekartzen du. Marrazki hau Alfred Sensier arte kritikariarentzat egin zen, zeinak artistari lagundu zion bere ibilbidean zehar, eta batez ere 1859. urtearen ondoren, Milletek Le Bûcheron et la mort lanaren kritika txarren ondorioz krisi emozional bat bizi izan zuenean.[2]

Margolana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mihise gaineko olio-pintura (1863), Parisen gordetzen da, Orsay Museoan. Lasaitasun eta harmonia sentimenduak ditu ezaugarri. Eszena miresgarria da bere zehaztasunean eta malenkoniaz. Olio hau ikatz-marrazkiaren emaitza litekeena da, Sensierrek 1862an ardi artaldea zuen emakumearen gaiak "burua hartu zuela" aipatu zuen. Milleten pozerako, margolanak gogo handiz hartu zuen publikoak 1864ko Salonean. Milleten lan asko bezala, hau bilduma nazionaletan sartu zen 1909an, Alfred Chaucharden, Grands Magasins du Louvreko zuzendariaren legatuari esker.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. https://boowiki.info/art/peintures-de-jean-francois-millet/bergere-avec-son-troupeau.html
  2. Márquez, Miranda. (2009). Alfonso Millet en México: Empleo lo insignificante para expresar lo sublime. Soumaya museoa.
  3. https://www.musee-orsay.fr/fr/oeuvres/bergere-avec-son-troupeau-341

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]