Artzamendi
| Artzamendi | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Garaiera | 931 m |
| Prominentzia | 377 m |
| Mota | mendia |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 43°16′59″N 1°24′30″W / 43.2831°N 1.4083°W |
| Mendikatea | Artzamendiko mendilerroa |
| Estatu burujabe | |
| Frantziaren banaketa administratiboa | metropolitar Frantzia |
| Eskualdea | |
| Departamendua | |
| Probintzia | |
| Mendizaletasuna | |
| Luberri | Luberri |
Artzamendi[1] Itsasuko mendia da. Lapurdiko gailurrik garaiena da, 926 metro, eta bai Nafarroa Behereko (Bidarrai), bai Nafarroa Garaiko mugetatik hurbil dago (Baztan). Errepide bat iristen da kaxkoan dagoen radareraino.[2]
Mehatseko lepoak (716 m) banantzen du Iguzkimenditik (844 m), tarte horretan hainbat megalito topa daitezkeelarik. Itsusiko Haitzak bi mendi hauen azpialdean daude kokatuta, Aritzakun ibarraren gainean. Artzamendiko tontorrean, antena eta radar sistema bat dago, kupula borobil zuri batekin, hegazkin zibilentzat.
Mondarrain (749 m) mendia Artzamendiren ipar-mendebaldean dago, horien artean Latseako ibar sakona dagoelarik.
Igotzeko abiapuntuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Laxia auzotik (Itsasu) abiatzen da ohiko bidea oinez gora igotzeko, edo pista batetik Bidarrairako bidean dagoen Mehatseko leporaino autoz edo bizikletaz, eta hortik oinez. Atekagaitz edo Pas de Roland puntu ezaguna abiapuntua markatzeko.
Bidarrai eta Aritzakun ibarra ere abiapuntuak izan daitezke, baita Otsondotik Gorramendirat doan (Itzulegi) pistatik ere.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Artzamendi. euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2024-1-8).
- ↑ Mondarrain eta Artzamendi. en-pays-basque.fr (kontsulta data: 2024-1-8).
