Así me gusta a mí

Wikipedia, Entziklopedia askea
Así me gusta a mí
Chimo Bayoren musika-lana
Egilea(k)Chimo Bayo
Argitaratze-data1991
IzenburuaAsí me gusta a mí
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Genero artistikoaMákina
Hizkuntzagaztelania
Ekoizpena
EkoizleaGermán Bou Viguer (en) Itzuli
[[Kategoria:Germán Bou Viguer (en) Itzuli ekoitzitako lanak]]
HitzakChimo Bayo

«Así me gusta a mí» Chimo Bayo artistaren abesti eta singlea da. Rager Studion grabatua, singlea 1991ko ekainaren 24an argitaratu zuten.[1] Abestiak, Espainiako "Ruta Destroy" edo "Ruta del Bakalao" delakoaren garaiko ikono bihurtu zen eta,[1] berari esker, Bayok nazioarteko ospea lortu zuen, Israel eta Japonian zerrendetako lehen postua ere lortuz.[1][2] Salmentak milioitik gorakoak izan ziren 40 herrialdetan baino gehiagotan.[3] Gaztelaniazko hitzez gain, MDMAri buruzko hitz-jokoak zituen,[4] lexikorik gabekoak, hala nola "¡¡Hoo! ¡Hoo ha! ¡Hea hoo! Chiquitan chiquitan tan tan".[5] German Bouk ekoitzi zuen.[6]

Errreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Gaztelaniaz) López Frías, David. (2021-6-19). «Los secretos de Chimo Bayo en el 30 aniversario del 'Así me gusta a mí': "Iba para motero y me lié"» El Español.
  2. Whittaker 2019, 291 orr. .
  3. (Gaztelaniaz) Viñas, Eugenio. (2016-7-14). «25 años de 'Así me gusta a mí', la historia tras la canción que marcó el final de la Ruta» Valencia Plaza.
  4. Whittaker 2019, 296 orr. .
  5. (Ingelesez) Whittaker, Tom. (2019). «Accelerated rhythms and sonic routes: mapping the sound cultures of bakalao» Journal of Spanish Cultural Studies 20 (3): 287–299.  doi:10.1080/14636204.2019.1644946..
  6. (Gaztelaniaz) Viñas, Eugenio. (2017-11-8). «Cultura de parking: aquellos jóvenes empresarios de la Ruta» El País.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Musika Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.