Asahi Graph

Wikipedia, Entziklopedia askea
Asahi Graph 1937ko iraila: tropa japoniarrak Txinako iparraldean

Asahi Graph (japonieraz: アサヒグラフ Asahi Gurafu?) Japoniako astekari grafikoa izan zen, 1923tik 2000ra bitarte argitaratu zena.

Asahi Graph 1923ko urtarrilaren 25ean hasi zen Asahi Shinbunsharen eguneroko gehigarri gisa (Asahi Shimbunen editorea eta, laster, baita Asahi Camerarena ere); 1923ko irailaren 1era arte iraun zuen horrek, Tokioko lurrikara handiak gelditu zuenean. Astekari bezala itzuli zen azaroaren 14tik aurrera. 1926an, Asahi Graphicekin bateratu zen, argitaletxearen Osakako adarra 1921eko urtarrilaren 2tik argitaratzen zuen astekaria.

Asahi Graphek Bigarren Mundu Gerran biziraun zuen eta Life aldizkari estatubatuarraren baliokide japoniar gisa berpiztu zen. Aldizkariaren azken ale arrunta 2000ko urriaren 13koa da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]