Osaka

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Osaka

Osaka
Osaka bandera

Osaka armarria

Ofiziala 大阪 (Ōsaka)
Estatua JaponiaJaponia
Uhartea
Eskualdea
Prefektura
Honshu
Kansai
Osaka
Koordenatuak

34°41′37″N 135°30′8″E / 34.69361°N 135.50222°E / 34.69361; 135.50222Koordenatuak: 34°41′37″N 135°30′8″E / 34.69361°N 135.50222°E / 34.69361; 135.50222

Osaka non dagoen adierazten duen Japonia-ko/-go/-eko mapa
Osaka
Eremua 223 km²
Posta kodea 27100-4
Biztanleria 2.666.371 bizt.
Dentsitatea 11.956,82 bizt./km²
www.city.osaka.lg.jp

Osaka[1] (大阪 Ōsaka?) Japoniako hirugarren hiririk handiena da, 2.666.371 miloi biztanlerekin (hala ere, lanorduetan Tokiok bakarrik gainditzen du populazioan). Herrialdeko porturik eta zentro industrialik garrantzitsuenetarikoa da eta Osaka prefeturako hiriburua. Kyoto eta Koberekin batera Keihanshingo metropoli eremua osatzen du eta guztira 18.643.915 biztanle ditu. Eremu honen BPG Japoniako bigarrena eta munduko zazpigarrena da.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Osaka izenak "muino handia" edo "aldapa handia" esan nahi du. Ez dago garbi noiz ordezkatu zuen hasierako Naniwa izena baina Osaka izenaren lehen aipamen idatzia 1496koa da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aintzinaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Morinomiya aztarnategian K.a. V edo VI mendeko aztarnak aurkitu dira. Oskol pilaketak eta gizakien hilobiak besteak beste. Uste denez gaur egongo Uehomachi aldea aintzina penintsula bat zen eta barne itsaso bat zegoen ekialdean. Yayoi Aroan asentamendu jarraia hasi zen eta arroza landatu zen. Kofun Aroan kaiak garrantzia hartu zuen eta herriak Japonia mendebaldearekin harremanak eratu zituen. Hilobi kopuru handiak botere politikoaren kontzentrazioa adierazten du.

Asuka eta Nara Aroak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

645 urtean Kotoku enperadoreak hiriburutzat hartu zuen, Naniwa-kyō izenarekin. 655 urtean Asuka bihurtu zen hiriburu baina Naniwak garrantzi handia izaten jarraitu zuen Yamato probintzia Korea eta Txinarekin lotzen baitzuen itsasoz.

744 urtean berriz ere Naniwa bihurtu zen hiriburu baina urtebeterako baino ez, 745ean enepradorearen gortea Heijō-kyō (Nara) hirira mugitu baitzen Nara Aroari hasiera emanez. Mendeek aurrera egin ahala itsas-portu berriak sortu eta Naniwakoa garrantzia galduz joan zen eta Heian-kyō (Kyoto) hiriburu berritik zetorren ibaiaren kontrolari ekin zion.

Heian Arotik Edo Arora[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Osakako setioa

1496an Jōdo Shinshū sekta budistak Ishiyama Hongan-ji tenplua eraiki zuen eta bere egoitza nagusi bihurtu zen. 1570an Oda Nobunagak tenplua setiatu zuen. Barneko monjeek 10 urte eusti zioten setioari baina 1580an Toyotomi Hideyoshik tenplua eskuratu, eraitsi eta Osakako gaztelua eraiki zuen bertan, horregatik Hideyoshi hartzen da Osakaren fundatzailetzat.

Ordutik Japoniaren zentro ekonomikorik garrantzitsuena izan zen, biztanleriaren portzentai handi bat merkatariek osatzen baitzuten. Garapen ekonomiko honek Osaka Japoniako hiri garrantzitsuenen artean ezarri zuen, aintzina izan zen bezala. 1780 inguruan hiri kultural garrantzitsuena zen, Kabuki antzerkiaren, Bunraku txontxongilo antzerkiaren eta ukiyo-e marrazkien erdigunea bihurtu baitzen. 1837an Ōshio Heihachirō samuraiak matxinada hasi zuen hiriak jende behartsua zaintzeari uko egin ziolako. Hiriaren laurdena suntsitua izan zen shogunaren soldaduek matxinada gelditu zutenerako. Hau ikusita Heihachirōk bere buruaz beste egin zuen.

Osaka modernoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Osaka udalerria 1889an eratu zen. Hasiera batean 15 km²-ko azalera zuen baina hiru zabalkunderen ondoren gaur egungo 223 km²-tara iritsi da. XX mende hasieran Japoniako industriagune handiena bihurtu zen eta koreak inmigrante ugari jaso zituen. Garai hartako politikak industrializazioa eta modernizazioa zuen helburu, baina langabezia, pobrezia eta txabolismoa azaldu ziren. Osakak pobreziaren aurkako neurriak hartu zituen Ingalaterrako eredua jarraituz. 1940 urterako 3'2 milioi biztanle zituen, gaur egun baino milioi erdi pertsona gehiago.

Bigarren Mundu Gerran B-29 bonbaketari amerikarrek urtebetean hiria asko kaltetu zuten eta jende askok alde egin zuen. 1945etik aurrera ordea hiria errekuperatu egin da eta berriz lortu du erreferentzia industrial eta kulturala izatea.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Osaka (1971–2000))
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 9.3 9.6 13.3 19.6 24.2 27.4 31.4 33.0 28.7 23.0 17.3 12.0 20.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 2.5 2.5 5.2 10.5 15.2 19.8 24.0 25.1 21.1 15.0 9.5 4.7 12.9
Pilatutako prezipitazioa (mm) 43.7 58.7 99.5 121.1 139.6 201.0 155.4 99.4 174.9 109.3 66.3 37.7 1306.1
Eguzki orduak 141.9 130.9 158.2 183.6 199.5 149.5 186.2 210.6 149.4 161.5 146.6 149.2 1967.1
Hezetasuna (%) 61 60 59 60 62 69 70 67 68 66 64 62 65
Iturria: Japoniako Meteorologia-Elkartea[2]

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Osakako Badiari begira dagoen hiria da. Osakaren periferian hiri txiki asko aurkitzen ditugu eta prefetura guztiaren azaleraren %13a hartzen dute. Osakako puntu altuena Tsurumi-ku auzoan dago, 37'5m, eta baxuena Nishiyodogawa-ku auzoan, -2'2m.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Osaka Wards.png

Osakaren erdigunea bitan banaturik dago, iparraldean Kita-ku, administrazio eta ekonomiaren gunea, eta hegoaldean Chūō-ku, aintzinako merkatal erdigunea. Chūō-odori kalea da bi auzoen arteko muga. Minato-ku auzoan daude Osakako kaiaren toki interesgarrienak.

Osakak 24 auzo (ku) ditu:

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Osakak 21'3 trilioi yenetako BPG zeukan 2004 urtean, prefetura guztiaren %55a. Merkataritza, zerbitzuak eta manufakturak dira hiriaren industria jarduera garrantzitsuenak. Keihanshingo metropoli eremuaren BPG 341 bilioi dolarretakoa da, Japoniako bigarrena eta munduko zazpigarrena.

Bertan egoitza nagusia duten konpainia batzuk Panasonic, Sharp eta Sanyo dira.

Azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Osakak bi aireportu ditu, Kansai nazioarteko aireportua, uharte artifizial batean eraikita dagoena, eta Osaka nazioarteko aireportua, nagusiki Japonia barneko hegaldiak hartzen dituena.

Itsasportua Kobekoarekin batera oso garrantzitsua da. Aisialdirako itsasontzi handiak, ferriak (Tokio, Shanghai, Tianjin, Korea eta Taiwanera) eta merkantzia itsasontziak izaten dira bertan.

Tren eta metro sare oso zabala dauka, Tokio Handiaren parekoa, eta shinkansenek Japoniako hiri garrantzitsuenekin lotzen dute Osaka.

Kultura eta merkataritza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

60.000 dendatik gora dago Osakan, gehienak Chūō eta Kita auzoetan kontzentratuak. Kale komertzialetan daude komertzio gehienak, Osakan dago Japoniako kale komertzial estali luzeena, Shōtengai. Erdigune elektronikoa eta manga eremua Den Den Town da, Tokioko Akihabararen parekoa, gazte giroko auzoa berriz Dōtonbori.

Osakako gastronomia oso famatua da herrialdean. Esaera batek dioenez: Kyoto kidaore, Oaka Kauidaore (Kyototarrak jantziak erosten arruintzen dira, Osakarrak aldiz kanpoan jaten). Elikagaien artean aipatzekoak dira okonomiyaki pastela, takoyaki olagarro dumplingak, udon noodlesak eta oshizushi sushia.

Aisialdiari dagokionez, Osaka famatua da bere kabuki antzerkiagatik eta bunraku txotxongiloen antzerkiagatik.

Osakako jaialdi handiena Tenjin Matsuri da eta uztailean ospatzen da, 24 eta 25ean.

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Osakako futbol talde nagusia Gamba Osaka da, Suitan du egoitza. 2008an Asiako txapelduna izan zen eta FIFAren Kluben arteko Munduko Kopan hirugarren gelditu zen Mexikoko CF Pachuca taldea 1-0 emaitzaz gaindituta. Beste taldea Cerezo Osaka da, honek ere lau aldiz irabazi du Japoniako liga.

Beisbola ere oso jarraitua da eta bi talde nagusi daude hirian, Orix Buffaloes eta Hanshin Tigers.

Osakako Sumo lehiaketa handiena Haru Basho (春場所) da, "udaberriko lehiaketa".

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri eta hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Osakak honako hiri senidetuak ditu:

Hiritar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Euskaltzaindia (2012-06-29), 171. araua: Asiako toponimia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0171.pdf. Noiz kontsultatua: 2013-02-11 .
  2. Monthly Values. (Japonieraz) Japoniako Meteorologia-Elkartea

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Osaka Aldatu lotura Wikidatan