Asapala Kultur Elkartea
Itxura
Asapala Kultur Elkartea | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Mota | euskara elkartea |
Herrialdea | Bizkaia |
Historia | |
Sorrera | 1993 |
Asapala Kultur Elkartea 1993an Santutxun jaiotako euskara elkartea da. Urte askoan Santutxuko Euskal Txokoa izenarekin funtzionatu zuen, baina 1999tik aurrera berriro hasi zen elkartearen jatorrizko izena erabiltzen.
Esparrua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elkartea Santutxu auzoan jaioa eta egoitza bertan daukan arren eragin esparrua 1998 urtetik lehengo Begoñako errepublikara edo Mahatserrira zabaldu du. Beste auzo hauetara bereziki: Txurdinaga, Otxarkoaga, Begoña, Bolueta.
Egitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun 90 bazkide dauzka elkarteak. Zuzendaritza batzordea 7 lagunek osatzen dute.
Berton
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Asapalak hilabetero argitaratu zuen "Berton" aldizkaria 20 urtez (1998-2018).
Blog komunitatea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2006ko azaroan martxan ipini zuten "Mahats Orriak" izeneko blog komunitatea.