Txurdinaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Txurdinaga
Flag of Bilbao.svg Bilbo, Otxarkoaga-Txurdinaga, Euskal Herria

Aresti.jpg

Gabriel Aresti etorbidea Txurdinagan.
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Bizkaia
Udalerria Bilbo
Koordenatuak 43° 15′ 25″ N, 2° 54′ 27″ W / 43.25694444°N,2.9075°W / 43.25694444; -2.9075Koordenatuak: 43° 15′ 25″ N, 2° 54′ 27″ W / 43.25694444°N,2.9075°W / 43.25694444; -2.9075
Txurdinaga hemen kokatua: Euskal Herria
Txurdinaga
Txurdinaga
Txurdinaga hemen kokatua: Bizkaia
Txurdinaga
Txurdinaga
Txurdinaga hemen kokatua: Bilbo
Txurdinaga
Txurdinaga
Txurdinaga (Bilbo)
Azalera 1,10 km²
Demografia
Biztanleria 17.976 (2006)
Dentsitatea 16.342 biztanle/km²
Posta kodea 480XX

Txurdinaga Bilboko auzoa da. Bilboko hirugarren barrutian kokatuta dago, Otxarkoaga-Txurdinagako barrutian alegia. Auzoak 109,67 hektareako azalera dauka eta 17.976 biztanle (2004ko datuen arabera).

1970eko hamarkada hasiera arte, auzoan baserriak eta ortuak baino ez zeuden. Gerra Zibilaren osteko hazkundeak eta hiriko beste guneetan zegoen toki eskasiak bultzatuta milaka etxebizitza eraiki ziren auzoan.

Garapenkeriako hirigintza kaotikotik aldenduz, auzoak kale eta etorbide zabalak ditu, eta parkeak nagusi dira, esaterako Europa Parkea. Horrela, eraikitako etxebizitzak bertikalki pilatu ziren, 12-13 solairuetako dorreetan. Ondorengo hamarkadetan etxebizitza gehiago eraiki ziren, Bilboko zabalgune berri hontan.

Gaur egun auzoak ez du apenas eraikitzeko toki gehiagorik. 2007an EuskoTrenen "Metroaren Hirugarren Linea"k auzoa Bilbo erdigunearekin eta aireportuarekin batuko du.

Berde guneak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Auzoak kale eta etorbide zabalak dauzka. 1988 urtean Europa parkea sortu zen (Bilboko parke sinbolikoenetariko bat da). Europa parkeak 107.000 metro koadroko azalera dauka. Parkean hainbat zuhaitz mota eta ahateak dituen aintzira bat dago.

Merkatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gehienak Txomin Garat kalean eta Julian Gayarre kalean daude. Gainera, supermerkatu batzuk daude; Eroski da handiena.

Elizak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi eliza daude, baina garrantzitsuena Birjinetxe deitzen da.

Kirola[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txurdinagan udal-kiroldegi handi bat dago, Europa parkearen ondoan. Han, kirol modalitate asko praktikatu daitezke; esate baterako, saskibaloia,futbola,tenisa, igeriketa, eta abar.

Hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txurdinagan bi ikastola (Begoñazpi eta Kirikiño) eta ikastetxe batzuk (Pio Baroja, Txurdinaga- Artabe, Artatxe, Txurdinaga-Behekoa eta Gabriel Aresti ) daude.

Osasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Osasun zentro bat dago. Zentroa Txomin Garat kalearen eta Gabriel Aresti kalearen artean dago.

Garraiobideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txurdinaga Bilbo erdigunearekin autobusen bidez eta taxien bidez lotuta dago.

Linea Ibilbidea Maiztasuna (minutuak)
03 Plaza Biribila - Otxarkoaga 10´
13 San Inazio - Txurdinaga 12´
30 Txurdinaga - Miribilla 15´
34 Otxarkoaga - Santutxu 30´
38 Otxarkoaga - Termibus 15´
43 Garaizar - Santutxu 30´
G2 Otxarkoaga - Plaza Biribila 30´
A-3631 Bilbao - Galdakao Begoñatik 20´
A-2321 Santutxu - UPV/EHU autopistatik 30´

Elkarteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kale Dor Kayiko euskal ijito elkarteak Txurdinagan dauka egoitza nagusia, Otxarkoaga, Erandio, Portugalete eta Irunen ere ordezkaritza bana duen arren.

Kale garrantzitsuenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txomin Garat etorbidea
  • Julian Gaiarre etorbidea
  • Gabriel Aresti Etorbidea
  • Jesus Galindez etorbidea

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo