Ascensión Mendieta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ascensión Mendieta

Bizitza
JaiotzaSacedón1925eko azaroaren 29a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril2019ko irailaren 16a (93 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmilitante politikoa

Ascensión Mendieta Ibarra (Sacedón, 1925ko azaroaren 29a-Madril, 2019ko irailaren 16a) memoria historikoaren aldeko borrokalari espainiarra izan zen, borroka horren sinboloa bihurtu arte. 1939an frankistek hil zuten bere aita Timoteo Mendieta, UGTko burua zena. Hil ondoren, Guadalajarako hilerrian, hobi komun batean lurperatu zuten. Ascensionek, Paz ahizparekin batera, aitaren gorpuzkiak berreskuratzeko lan handia egin zuen. Bera izan zen frankismoko krimenen aurkako "Argentinako kereila" deiturikoa hobitik ateratzeko lehen kasuaren protagonista; horren ondorioz, 2017an, bere aitaren gorpuzkiak berreskuratzea lortu zuen.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ascensión Mendieta Guadalajarako Sacedón herrian jaio zen, 1925eko azaroaren 29an. Gurasoak Timoteo Mendieta, Langileen Batasun Orokorreko (UGT) kidea, PSOEri atxikitako ideologia sozialistako sindikatua, eta María ziren. Ama, Ibarra abizenekoa, posizio sozial oneko eskuineko familia batekoa zen. Mariaren ama ezkontzaren aurka zegoen eta alabarekin hautsi zuen horregatik. Bikoteak zazpi seme-alaba izan zituen, horietatik lau mutilak eta hiru neska (Pepa, Paz, Joaquín, Gregorio, Fotus, Timoteo eta Ascensión), Ascensión bigarren zaharrena izanik.[2] 1939an, Timoteo Mendieta atxilotu eta familia baliabiderik gabe gelditu zen; horregatik, Madrilgo Puente de Vallecas herrira joan ziren bizitzera, Timoteoren amaren etxera. Frankistek urte berean hil zuten Timoteo.

1975ean Franco diktadorearen heriotzaren ondoren, Ascensión eta haren arreba Paz aitaren aztarnak berreskuratzeko lanean hasi ziren. Paz hil zenean, Ascensión izan zen, bere familiak lagunduta, bere horretan jarraitu zuena, lehenik 2013an eta gero 2017an, lurpetik atera eta identifikatzeko lanak egin ziren arte. 2013an, 88 urte zituelarik, Ascensión Buenos Airesera joan zen, han irekitako Frankismoko krimenen aurkako Argentinako kereilan testigu gisa deklaratzeko. Azkenean, 2017an, María Romilda Servini epaile argentinarraren aginduz, aitaren gorpuzkiak jaso zituzten eta Madrilgo Almudenako hilerri zibilean hilobiratu zituzten.

Ascensión 2019ko irailaren 16an hil zen Madrilen, 93 urte zituela.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lana eskertzeko Ascensión Mendieta sari batzuk jaso zituen. Hau nagusia:

  • 2017ko abenduaren, 10ean Madrilgo Bigarren Zinema eta Giza Eskubideak Jaialdian, Giza Eskubideen saria jaso zuen. Saria Toni Navarrok eman zion.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]