Asiako Kontseilu Olinpikoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Asiako Kontseilu Olinpikoa
Datuak
Motaerakundea eta nazioarteko kirol-federazioa
HerrialdeaKuwait
Agintea
Egoitza nagusi
JabeaNazioarteko Olinpiar Batzordea
Historia
Sorrera1982
webgune ofiziala
Facebook: AsianGamesOCA Twitter: asiangamesoca Instagram: asiangamesoca Youtube: UCdaR2AVvZG1hbyfoLxOTzeQ Edit the value on Wikidata

Asiako Kontseilu Olinpikoa (ingelesez, Olympic Council of Asia, OCA) gobernuz kanpoko nazioarteko kirol-erakundea da. Asiako herrialdeetako batzorde olinpiko nazionalek osatzen dute, eta Nazioarteko Batzorde Olinpikoak (COI) ofizialki onartzen ditu. Bere helburu nagusia printzipio olinpikoak Asian zabaltzea da. Gainera, Asiako gazteen artean kirola garatu nahi du, eta kirolaren bidez nazioarteko errespetua, borondate ona, adiskidetasuna eta bakea sustatu.[1]

Batzorde Olinpiko Nazionalen Elkarteko bost erakunde kontinentaletako bat da. Hawallin (Kuwait) du egoitza, eta 46 batzorde olinpiko nazionalen afiliazioa du. Jarduneko lehendakaria, 1991tik, Kuwaiteko Ahmed Al-Fahad Al-Sabah jekea da.[1]

Ekitaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira AKOk erregularki antolatzen dituen kirol anitzeko ekitaldiak:[2]

  • Asiako Jokoak (AG). Joko Olinpikoen bertsio murriztua, lau urtean behin egiten dena eta Asiako Kontseilu Olinpikoko kide diren Asiako herrialde guztietako kirolariek parte hartzen dutena.[3]
  • Asiako Neguko Jokoak (AWG). Neguko Joko Olinpikoak lau urtean behin izaten dira, eta elurretan jokatzen diren neguko kirol olinpikoek osatzen dute.[4]
  • Asiako hondartza-jokoak (ABG). Bi urtean behin egiten den ekitaldia. Kirol modernoek osatzen dute, hondartzan jokatzeko kirol tradizionalen aldaerekin.[5]
  • Gazteriaren Asiako Jokoak (AYG). Kirol anitzeko ekitaldi bat da, eta lau urtean behin egiten da, 2009an, Singapurren. 14 eta 17 urte bitarteko atletek hartzen dute parte.
  • Borroka-arteetako eta Barne Arteetako Asiako Jokoak (AIMAG).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Consejo Olímpico de Asia (OCA). Olympic Council of Asia 2010.
  2. Estatutos y reglamentos Consejo Olímpico de Asia (OCA). Consejo Olímpico de Asia noviembre de 2010.
  3. Asian Games. Consejo Olímpico de Asia 2010.
  4. Asian Winter Games. Consejo Olímpico de Asia 2010.
  5. Asian Beach Games. Consejo Olímpico de Asia 2010.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]