Edukira joan

Asklepio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Asklepios, makilarekin eta sugearekin, bere ezaugarrietako bi

Asklepio[1] (antzinako grezieraz: Ἀσκληπιός, Asklēpiós, asklɛːpiós ahoskatua) antzinako greziarren artean medikuntzaren jainkoa zen, Apolo jainkoaren eta Koronis ninfaren semea. Erroman Eskulapio (latinez: Aesculapius) izenez zen ezaguna. Elezaharrak dioenez, Kiron zentauroak irakatsi zion medikuntzaren artea. Asklepiok eriak sendatzen eta hilak pizten zituen. Izadiaren ordena hein horretan iraulia ikusirik, tximistaz jo zuen Zeusek. Epidauro hirian ohoratu zuten batez ere Asklepio. Jainko honen ezaugarriak sugea, oilarra, makila eta kopa ziren. Platonek bere Fedon elkarrizketan jaso zuenez (Fed., 118), Sokratesek, poliseko jainkoengan ez sinesteagatik heriotzara kondenatua izan zelarik, Asklepiori oilar bat eskaintzeko agindu zuen, hiltzeko orduan.[2]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindiaren 82. araua: Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak
  2. Azurmendi, Joxe (1999): "Sokrates: krisialdiko pentsalaria" in Platon: Sokratesen defentsa, Donostia, Jakin. 54. or. ISBN 84-95234-04-1.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Mitologia Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.