Asma-belar

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Asma-belar
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Plantae
Kladoa: Angiospermae
Kladoa: Eudicotyledoneae
Kladoa: Asteridae
Ordena: Solanales
Familia: Solanaceae
Generoa: Datura
Espeziea: Datura stramonium
L.

Asma-belarra edo estramonio (Datura stramonium) solanazeoen familiako landare belarkara da. 1 m-ko altuera izatera irits daiteke. Hostoak handiak eta meheak dira, ertz borobilduak dituzte eta kiratsa darie. Loreak handiak, zuriak eta inbutu itxurakoak izaten dira. Asma-belarraren fruitua (daturina) alkaloide narkotiko eta antiespasmodikoa da. Fruituak arrautza itxura du, eta barrualdetik bi zatitan banatzen du hormatxo batek. Hormatxoaren alde bietan hazi pilo bat du. Fruituaren estalkiak arantzatxoak ditu inguruan.

Zelaietan azaltzen da, eta bere sustrai eta haziek logura ematen dute. Belaikiaz nahastuta eta zigarrotxoak eginda, asmaren sendagai bezala erabili izan dira asma-belarraren hostoak.

Historikoki mandragora, belaiki eta erabelarrarekin batera erabiltzen zuten edabe anestesiko bat sortzeko, gainera ezaugarri psikoaktiboak zituen edabe bat zena.[1][2][3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Asma-belar Aldatu lotura Wikidatan
Wikispezieetan informazioa gehiago aurki dezakezu: Datura_stramonium
  1.   Roberts, Margaret F.; Wink, Michael (1998), Alkaloids: biochemistry, ecology, and medicinal applications, Springer, 31. orrialdea, ISBN 0-306-45465-3, http://books.google.com/?id=bMCzyrAtrvYC&dq=henbane .
  2.   Carter MB FFARCS, Anthony John (2003ko martxoa), «Myths and mandrakes» (PDF), Journal of the Royal Society of Medicine 96 (3): 144–147, doi:10.1258/jrsm.96.3.144, PMID 12612119, PMC 539425, http://www.jrsm.org/cgi/reprint/96/3/144.pdf .
  3.   Carter, A. J. (1996-12-21), «Narcosis and nightshade», British Medical Journal 313 (7072): 1630–1632, doi:10.1136/bmj.313.7072.1630, PMID 8991015, PMC 2359130, http://www.bmj.com/archive/7072ad4.htm .