Edukira joan

Erabelar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Erabelar
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaSolanales
FamiliaSolanaceae
GeneroaHyoscyamus
Espeziea Hyoscyamus niger
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakHiosziamina eta henbane (en) Itzuli

Erabelarra edo erabelar beltza (Hyoscyamus niger) Solanaceae familiako landarea da.[1]

Patataren familiako landarea da, baina hari kirats handia dario.

70 cm-ko altuera hartzen du zurtoinak. Hostoak handiak dira, 35 x 15 cm-koak, eta oso iletsuak. Loreak zurtoinaren puntan irteten dira eta gainetik horiak eta azpitik gorriak dira; zain more ilunak nabaritzen zaizkio. 2-4 cm erradiodun korola osatzen dute bost petaloek.

Zabor gainetan eta bide ertzetan hazten da, batez ere, Europan eta Siberian. Sustraietan gai sorgortzaile bat du.[2]

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Historikoki, mandragora, belaiki eta estramoniorekin batera erabiltzen zuten edabe anestesiko bat sortzeko, gainera ezaugarri psikoaktiboak zituen edabe bat zena.[1][3][4] Haren erabilera Europa kontinentalean, Asian eta arabiar munduan hasi zen.[5] Herba apollinaris izendapenean, Apoloren emakume apaizek erabiltzen zuten orakuluetan.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c Roberts, Margaret F.; Wink, Michael. (1998). Alkaloids: biochemistry, ecology, and medicinal applications. Springer, 31 or. ISBN 0-306-45465-3..
  2. Lur entziklopedietatik hartua.
  3. Carter MB FFARCS, Anthony John. (2003ko martxoa). «Myths and mandrakes» (PDF) Journal of the Royal Society of Medicine 96 (3): 144–147.  doi:10.1258/jrsm.96.3.144. PMID 12612119. PMC 539425..[Betiko hautsitako esteka]
  4. Carter, A. J.. (1996-12-21). «Narcosis and nightshade» British Medical Journal 313 (7072): 1630–1632.  doi:10.1136/bmj.313.7072.1630. PMID 8991015. PMC 2359130..
  5. Joseph Perez, Janet Lloyd. (2006). The Spanish Inquisition. Yale University Press, 229 or. ISBN 978-0-300-11982-4..


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]