Asmondar leinua
Asmondar Erresuma ממלכת החשמונאים Mamlekheth haHash'mona'im | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
K.a. 140 – K.a. 37 | |||||||
Monarkia teokratikoa | |||||||
Geografia | |||||||
Hiriburua | Jerusalem | ||||||
Kultura | |||||||
Hizkuntza(k) | Hebreera klasikoa, antzinako aramera (ofiziala),[1] Koiné | ||||||
Erlijioa | Judaismo | ||||||
Historia | |||||||
|
Asmondar leinua (hebreeraz: חשמונאים, Ḥashmona'im) Antzinaro klasikoan Judea eta inguruko lurraldeak gobernatu zituen leinua izan zen. K.a. 140 eta K.a. 116 artean, Seleukotar Inperioko probintzia ia autonomoa izan zen. K.a. 110ean, Inperioa desegin zenean, leinuak Samaria, Galilea, Iturea, Perea eta Idumea bereganatu zituzten.[2] K.a. 63an, Erromatar Errepublikak erresuma konkistatu zuen eta erromatar txotxongilo bilakatu zen baina K.a. 37an Herodes I.a Handiak asmondarrak agintetik bota zituen. Hala ere, legezkotasuna mantentzeko asmotan, Marimna izeneko asmondar printzesa ezkondu zuen.[3]
Asmondar buruzagiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1. Matatias, K.a. 170- K.a. 167
2. Judas Makabearra, K.a. 167- K.a. 160
3. Jonatan Makabearra, K.a. 153- K.a. 143 (Apaiz Gorena ere)
4. Simon Makabearra, K.a. 142- K.a. 141
Etnarka eta Apaiz Gorenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]5. Simon, K.a. 141- K.a. 135
6. Hirkano I.a, K.a. 134- K.a. 104
Errege eta Apaiz Gorena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]7. Aristobulo I.a, K.a. 104- K.a. 103
8. Alexandro Janeo, K.a. 103- K.a. 76
9. Salome Alexandra, K.a. 76- K.a. 67
10. Hirkano II.a, K.a. 67- K.a. 66
11. Aristobulo II.a, K.a. 66- K.a. 63
12. Hirkano II.a, K.a. 47- K.a. 40 (etnarka)
13. Antigono, K.a. 40- K.a. 37
14. Aristobulo III.a, K.a. 36 (Apaiz Gorena)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Muraoka, T.. Studies in Qumran Aramaic. , 2 or..
- ↑ Leon James Wood, David O'Brien. (1986). A survey of Israel's history. Zondervan.
- ↑ Schäfer, Peter. (2003). The History of the Jews in the Greco-Roman World. (2. argitaraldia) Londres: Routledge ISBN 0-415-30587-X..