Asteasuko udaletxea

Koordenatuak: 43°11′37″N 2°05′52″W / 43.193628°N 2.097769°W / 43.193628; -2.097769
Wikipedia, Entziklopedia askea
Asteasuko udaletxea
Udaletxearen aurrealdea.
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaAsteasu
Koordenatuak43°11′37″N 2°05′52″W / 43.193628°N 2.097769°W / 43.193628; -2.097769
Map
ErabiltzaileaAsteasuko Udala
Kontaktua
HelbideaLege Zaharren enparantza, z/g.

Asteasuko udaletxea Gipuzkoako Asteasu udalerriko Udalaren egoitza da. Jose Lizardi arkitektoak XVIII. mendean egindako eraikin barrokoa da eta herrigunean dago, Lege Zaharren enparantzan.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaletxearen eraikuntza korapilatsua izan zen, izan ere, lurrak erosi eta 1752an, hiriko semea zen Jose Lizardiren traza baten arabera abiatu eraikin lanak abiatu zirenean, Jose Lizardi bera hil baitzen. Baina, Asteasun ez zen har­gin‑mai­su onik falta, eta zenbait enkanteren ondoren, Usandizaga maisuak eskuratu zuen egitekoa; baina lanen hasiera urte ba­tzuetara atzeratu zen. Eraikin lanak 1754an hasita ere, zenbait al­ditan eten beharra gertatu zen, arazo ba­tzuen kon­tsulta bidera­tzeko: aurreikusitako harlangai­tzaren ordez mu­txardaturiko harlandua hautatu zen, zenbait puntutako okerdurak zuzendu beharra izan zen eta abar. Bukatu­tzat eman zen eraikin lana 1760an, teilatuetako arotz‑lanak, eskailera eta zoladurakoak bar­ne.[1]

Asteasuko udaletxea eta Lege Zaharren plaza

Udale­txeak barroko ku­tsu handi­txoagoa du Lizardik trazaturiko beste kon­tzeju eraikun­tzek baino.[1] Frontoi triangeluarra du, profil berezia duena. Frontoi triangeluarreko beste udaletxetan ez bezala, eu­tsi egingo zaio Asteasun hiru ar­ku besterik ez duen ar­kupeari, alboetan leiho soilak dituela, Legaz­piko udaletxearen antzera.

Eskubanden batasuna deigarria gerta­tzen da, lehenengo solairuan erdiko hiru bal­koiak eta goieneko solairuko bostak el­kar­tzen dituena. Baoak uztai­tzen dituzten plakak, zura taillatua duen teilatu‑hegal zabalaren az­piko erlaitz mol­duratuak eta hormapikoaren ardatz bertikala az­pimarra­tzen duen armarriaren erliebe handiak alai­tzen dute gainazala.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Entziklopedia Enblematikoa. Euskal artearen historia (III): Barrokotik XIX. mendera liburukia. Etor-Ostoa. 2003. 138. orria.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]