Atari:Araba/Araba

Wikipedia, Entziklopedia askea
Araba

Araba (ofizialki euskaraz Araba edo Arabako Lurralde Historikoa; gaztelaniaz Álava edo Territorio Histórico de Álava ) Euskal Herriko zazpi herrialdeetako bat da, Euskal Herriko erdialde-mendebaldekoa. 3.311,98 km² ditu (Trebiñuko barrendegia gabe, 3.032,40), eta 2012an ia 322.557 biztanle zituen. Bere barnean du Trebiñu barrendegia, Burgosko probintziaren administraziopean dagoena. Administratiboki Euskal Autonomia Erkidegoko foru lurraldea edo lurralde historikoa da; izan ere, Araba da erkidego horretako hiru lurralde historikoetatik handiena (% 40,96) eta biztanle gutxien dituena (% 14,5).

Gasteiz da Arabako hiriburua, eta, 1978az geroztik, Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburua ere.

Iparraldean Gipuzkoa eta Bizkaia ditu mugakide; hegoaldean Errioxa; mendebaldean, Burgosko probintzia eta ekialdean Nafarroa.


...gehiago irakurri