Atari:Araba

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
NullPaisaje Eguren Ugarte.jpg
Añana, salinas 3.JPGArabakolautada.jpgUribarri Ganboako urtegia 01.JPGGasteiz, Euskal Herria.jpgSorginetxe trikuharria Agurain ondoan.JPGCiudad del Vino-Marqués de Riscal, en Elciego.jpgCastillo de Mendoza (Álava).jpg
Arabako armarria Ongi etorri Arabako Atarira!
Araba
Araba Euskal Herrian-2.jpg

Araba (ofizialki euskaraz Araba edo Arabako Lurralde Historikoa; gaztelaniaz Álava edo Territorio Histórico de Álava ) Euskal Herriko zazpi herrialdeetako bat da, Euskal Herriko erdialde-mendebaldekoa. 3.311,98 km² ditu (Trebiñuko barrendegia gabe, 3.032,40), eta 2012an ia 322.557 biztanle zituen. Bere barnean du Trebiñu barrendegia, Burgosko probintziaren administraziopean dagoena. Administratiboki Euskal Autonomia Erkidegoko foru lurraldea edo lurralde historikoa da; izan ere, Araba da erkidego horretako hiru lurralde historikoetatik handiena (% 40,96) eta biztanle gutxien dituena (% 14,5).

Gasteiz da Arabako hiriburua, eta, 1978az geroztik, Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburua ere.

Iparraldean Gipuzkoa eta Bizkaia ditu mugakide; hegoaldean Errioxa; mendebaldean, Burgosko probintzia eta ekialdean Nafarroa.


...gehiago irakurri

Atari:Araba/Gaiak

Nabarmendutako arabar artikulua Nabarmendutako arabarra
Joan Perez de Lazarraga 1564 67.jpg

Lazarragaren eskuizkribua edo Joan Perez Lazarragaren eskuizkribua arabar idazleak berak gutxi gorabehera 1567tik 1602ra bitartean idatzitako lanak biltzen dituen paper sorta da. XVI. mendetik iritsi zaizkigun euskarazko testu bakarretakoa dugu, eta Hego Euskal Herriko literatura idazlan zaharrena. Halaber, Euskal Herria (eusquel erria) izena dakarren lehen idazkia dugu Lazarragarena; hiru aldiz ageri da eskuizkribu osoan.

Artzain nobela batek eta 21 koplek osatzen dute eskuizkribua. Guztira 51 orri dira eskuizkribuan (111.000 karaktere inguru, 52 orrialde estandarren parekoa edo), gehienak euskaraz idatziak (% 88 inguru), eta gainerakoak gaztelaniaz idatziak; baina pleguak ez daude osorik, eta gutxienez beste hamasei orri galdu dira ezagutzen dugun zatian, gehi aurretik izan zitezkeenak, artzain eleberria in media res hasten baita.

Ez dago garbi ea garai hartan idazlana argitaratu zen ala ez. «Pleguetan, txori paperetan, litekeena da[; b]aina koadernoa bera, orain ezagutzen dugun bezala, ez [zen] orduan argitaratzekoa» dio Gidor Bilbaok. «Idazle ona [...] baina badirudi ez zituela bere euskarazko testuak argitaratu» idatzi zuen Henrike Knörrek.

...gehiago irakurri

Gorka Knörr.JPG

Gorka Knörr Borrás (Tarragona, Katalunia, 1950eko otsailaren 2a) euskal abeslaria eta politikaria da. Aita gasteiztarra eta ama katalana ditu. Henrike Knörr euskaltzain zenaren eta Roman Knörr enpresaburuaren anaia da.

Umea zelarik Tarragonatik Gasteiza etorri zen. Bere belaunaldiko abeslarien artean beti Arabaren ordezkaritzat jo izan da. 1971an lehenbiziko aldiz jendaurrean abestu zuen eta handik gutxira Araba kantari diskoa kaleratu zuen. Halere, bere musika ibilbidea zein izango zen argiro agerrarazten zuen diskoa bigarrena izanen zen, 1975an Nik nahi dudana izenburuarekin argitaratua.

1976an Txalaparta diskoa kaleratu zuen, honekin Gorkak benetako arrakasta lortu zuen eta diskoaren salmentak ugaritu egin ziren. Salmenten gorakada horren eragile nagusi izan ziren Txalaparta abestia eta Xabier Lete euskaratutako Lluis Llachen L'Estaca abestia.

...gehiago irakurri

Iruditegia
Atal honetan Arabari buruzko argazki eta irudiak aurkituko dituzu, betiere gaiaren arabera sailkatuak:


Arabako KuadrillakArabako udalerriakArabako herriakArabako arkitekturaArtea ArabanArabako eraikinakArabako hilerriakArabako armarriakArabako kulturaArabako jai eta jaialdiakArabako banderakArabako historiaArabako mapakArabako naturaArabako parkeakArabarrakArabako politikaArabako plaza eta enparantzakArabako garraioa

Uribarri Ganboako urtegia, atzealdean eta urrutira, Uribarri-Ganboa herria.

Atari:Araba/Artikulu interesgarriak