Trebiñu (barrendegia)
- Artikulu hau Trebiñu barrendegiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Trebiñu (argipena)».

Trebiñu edo Uda[1][2] Burgosko probintziaren (Gaztela eta Leon) barrendegia da, ikuspuntu geografiko eta kulturaletik Arabako parte dena. Gasteiztik 15 kilometro hegoaldera dago, eta 279,58 kilometro karratuko hedadura du.[3] Iparraldean Gasteiz mendiek eta hegoaldean Toloño mendilerroak mugatzen dute lurraldea.
Barrendegia bi udalerrik osatzen dute: Trebiñu (260,71 km²)[4] eta Argantzon (18,87 km²).[4] Bertako biztanleek hainbatean eskatu dute lurraldea Arabari batzea.[5]

Mugakideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arabako udalerri hauek inguratzen dute konderria: Iparraldean Iruña Oka eta Gasteiz, ekialdean Bernedo, hegoaldean (ekialdetik mendebaldera) Lagran, Urizaharra, Zanbrana, Berantevilla eta Armiñon eta mendebaldean Erriberagoitia eta Erriberabeitia.
Herriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Trebiñu eta Argantzon udalerrien barnean hainbat herri dago. Gehien-gehienak Trebiñuko udalerriari dagozkio:
- Dordoniz
- Doroñu
- Franku
- Fuidio
- Golernio
- Grandival
- Imiruri
- Kutxu
- Lañu
- Marauri
- Meana
- Mesantza
- Moraza
- Moskator
- Morgas
- Obekuri
- Ogeta
- Otxate
- Ozilla eta Ladrera
- Ozana
- Pangua
- Pariza
- Pedruzo
- Samiano
- San Esteban Trebiñu
- San Martin Galbarin
- San Vicentejo
- Sanmartinzar
- Saratsu
- Saseta
- Tarabero
- Trebiñu
- Torre
- Uzkio
- Billa Tobera
- Zurbitu
Argantzongo udalerria:
Trebiñuko auzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Trebiñuko barrendegia Arabako lurraldeetan dagoen eskualdea da, administratiboki Burgosko probintzia dena. Gaztelako Erresumak Araba indarrez konkistatu ondoren 1200. urte inguruan, Henrike II.a Gaztelakoak Trebiñu eta bere lurraldeak Pedro Manrique Larari dohaintzan eman egin zizkion 1366an, Arabako Anaiarteak 1463an sortu zenean Arabatik kanpo geratu zela, XVI. mende bukaeratik Burgosi lotu zitzaiola.
Trebiñu Araban sartzeko hainbat eskaera egin dituzte barrendegiko agintariek zein herritarrek historian zehar. Trebiñuarrei 1998ko martxoaren 8an galdetu zitzaien azkenekoz auziari buruz. Orduko alkateek bultzatuta, kontsulta bat egin zen barrendegian, herritarrek erreferendumik egin nahi zuten ala ez ezagutzeko. Gaztela eta Leongo agintariek ez zuten kontsulta ontzat eman. Emaitzak honakoak izan ziren:
Hautesleak | 919 |
Abstentzioak | 214 - % 23,3 |
Boto baliodunak | 705 - % 76,7 |
Erreferenduma egitearen aldekoak | 477 - % 68,1 |
Erreferenduma egitearen kontrakoak | 221 - % 31,5 |
Zuriak | 2 - % 0,28 |
Nuluak | 5 - % 0,70 |
Hizkuntzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko aztarnak nabariak dira eskualde osoko toponimian, inguruko Arabako udalerrietan bezala.
Euskara XVII. eta XVIII. mendeetan galdu zen barrendegian, Arabako inguruko herrietan bezala.[6] Artean, XIX. mendearen hasieran, Euskal Herria gerra giroan murgilduta zegoela, Argantzonen euskara erabiltzen bide zen, mapa batean ageri denez.[7]
XXI. mendean euskara berreskuratzen ari dira trebiñarrak, batez ere bertako biztanleek hura berreskuratzeko duten interesagatik. Azterketa soziolinguistikoa egiten da barrendegian aldizka, euskararen egoera ezagutzeko. 2022an egindako azterketaren datuak hartuta,[8] biztanleen % 30,6 elebiduna zen eta % 12 elebidun hartzailea. Adin tarteka, elebitasuna handiagoa da adin txikiagoetan: 15 urtetik beherakoen artean, % 80,4k euskara ezagutzen dute. 2012tik 2022ra, lau hizkuntza-trebetasunetan izan da hobekuntza: euskara ondo edo nahiko ondo ulertzeko gaitasunean 7,3 puntu, euskara ondo edo nahiko ondo hitz egitekoan 8,7 puntu, ondo edo nahiko ondo irakurtzekoan 11,3 puntu, eta ondo edo nahiko ondo idazteko gaitasunean 11,7 puntu.
Euskadiko Autonomia Erkidegoan jaioak diren Trebiñuko enklabeko biztanleen artean euskaldunen portzentajea % 39,6) altuxeagoa da enklabean bertan jaioak direnen artean baino (biztanleen % 36,3 da euskalduna), eta askoz ere altuagoa, beste lekuetan jaiotakoekin alderatuta (% 5,2 besterik ez da euskalduna).
Argantzon Ikastolak hiru aldiz antolatu izan du Araba Euskaraz jaia, 2001ean, 2007an eta 2018an hain zuzen ere. 2022an egindako ekitaldia ere, Olarizun egin zen arren, Argantzonen aldekoa izan zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. Euskal Onomastikaren Datutegia. (kontsulta data: 2011-09-09).
- ↑ Euskaltzaindia. 150. araua: Arabako herrien izendegia. ikus 66. oin oharra (kontsulta data: 2011-09-09).
- ↑ Espainiako Estatistika Institutuaren datuak erabiliz lortutako lur eremua (datu base honetako datuetatik, Condado de Treviño + Puebla de Arganzón (La) batura eginda).
- ↑ a b Espainiako Estatistika Institutuaren (INE) datu basean ageri den hedadura.
- ↑ Ortiz de Orruño, José María (1999) Treviño. Breve historia de un contencioso secular. Arabako Foru Aldundia, Kultura Saila
- ↑ González de Viñaspre, Roberto (2007) Trebiño. Claves para un contencioso inacabado, p. 26
- ↑ Euskararen mugak hego aldean 1807.ean: Eugene Coquebert de Montbret-en artxiboetan gelditu dokumentuak, 4. orrialdea
- ↑ Trebiñuko enklabea, azterketa soziolinguistikoa 2022. (kontsulta data: 2025-07-02).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Zortzigarrena, Trebiñu Araban integratzearen aldeko bloga
- «Trebiñuko bira», Nora, 2009ko azaroa.
Trebiñuko barrendegiko kontzejuak eta herriak | ||
---|---|---|
Udalerriak: Argantzon • Trebiñu Kontzejuak: Agilu • Albaita • Añastro • Argote • Armentia Trebiñu • Arrieta • Askartza • Baxauri • Billa Tobera • Burgeta • Bustu • Dordoniz • Doroñu • Franku • Fuidio • Golernio • Grandival • Imiruri • Kutxu • Lañu • Marauri • Morgas • Obekuri • Ogeta • Otxate • Ozilla-Ladrera • Ozana • Pangua • Paritza • Samiano • San Martin Galbarin • San Vicentejo • Saratsu • Tarabero • Trebiñu • Torre • Uzkio Herriak: Araiko • Arana • Axarte • Billa Oka (Argantzongoa) • Ladrera • Mesantza • Moraza • Moskator • Otxate • Ozilla • Pedruzo • San Esteban Trebiñu • San Martin Galbarin • Saseta • Zurbitu |