Atari:Donibane Garazi/Nabarmendutako artikulua eta pertsona

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nabarmendutako donibandar artikulua Nabarmendutako donibandarra

Mendiguren gaztelua edo Donibane Garaziko zitadela Nafarroa Behereko Donibane Garazi hiriburuko gotorleku bata da, izen bereko muinoan kokaturik. Donibane Garaziko zitadela hiriaren gainean altxatzen da, 70 bat metro gora, harresien babesera.

Mendiguren gaztelua hiriaren sorrerarekin batera eraikia izan zen. Fernando Katolikoa buru zutela 1512an Gaztelako Erresumako armadak Pirinioak igaro eta Garazi bereganatu zuten. Nafarroako erregeek Bearnora alde egin behar izan zuten. Hurrengo urteetan eskuz esku, gaztelarren eta nafarren artean ibili zen hiria.

...gehiago irakurri

Raymond-Eugène-Marcel Larraburu (Donibane Garazi, Nafarroa Beherea, 1797ko urtarrilaren 17a - Arganhon, Frantzia, 1875eko apirilaren 16a) politikaria izan zen.

Parisen zuzenbidea ikasi eta abokatu eta enpresen zuzendari moduan aritu zuen, tartean Compagnie d'Assurances Générales izenekoarentzat. Parisko Guardia Nazionalaren kapitaina izan zen 1830 eta 1847 artean. Ohorezko Legioko kide izendatu zuten.

...gehiago irakurri