Atari:Donibane Garazi

Wikipedia, Entziklopedia askea
NullDonibane Garazi - Kaleak eta ikuspegiak (11).jpg
Donibane Garaziko armarria Ongi etorri
Donibane Garaziko atarira!
Donibane Garazi
San Juan Pie de Puerto 05.jpg

Donibane Garazi Nafarroa Behereko hiriburua eta Ipar Euskal Herriko hiririk garrantzitsuenetako bat da. Garazi eskualdean dago, Luzaide, Beherobia eta Lauribar ibaien arteko elkargunean, Errobi ibaia osatzen dutenak.

Nafarroa Beherea herrialdeko hiriburua da, baita Garazi eskualdeko eta Beherobiko ibarreko hiriburua ere. Era berean, Bortuez Bestaldeko Merindadeko hiriburua izan zen, Nafarroako Erresuman zegoenean.

...gehiago irakurri

Gai nagusiak
Saint Jean Pied de Port Pont Romain.jpg
Nabarmendutako donibandar artikulua Nabarmendutako donibandarra

Mendiguren gaztelua edo Donibane Garaziko zitadela Nafarroa Behereko Donibane Garazi hiriburuko gotorleku bata da, izen bereko muinoan kokaturik. Donibane Garaziko zitadela hiriaren gainean altxatzen da, 70 bat metro gora, harresien babesera.

CitadelleStJean.JPG
FR-64-Saint-Jean-Pied-de-Port08.JPG

Mendiguren gaztelua hiriaren sorrerarekin batera eraikia izan zen. Fernando Katolikoa buru zutela 1512an Gaztelako Erresumako armadak Pirinioak igaro eta Garazi bereganatu zuten. Nafarroako erregeek Bearnora alde egin behar izan zuten. Hurrengo urteetan eskuz esku, gaztelarren eta nafarren artean ibili zen hiria.

...gehiago irakurri

Album des députés au Corps législatif entre 1852-1857-Larrabure.jpg

Raymond-Eugène-Marcel Larraburu (Donibane Garazi, Nafarroa Beherea, 1797ko urtarrilaren 17a - Arganhon, Frantzia, 1875eko apirilaren 16a) politikaria izan zen.

Parisen zuzenbidea ikasi eta abokatu eta enpresen zuzendari moduan aritu zuen, tartean Compagnie d'Assurances Générales izenekoarentzat. Parisko Guardia Nazionalaren kapitaina izan zen 1830 eta 1847 artean. Ohorezko Legioko kide izendatu zuten.

...gehiago irakurri