Wikipedia, Entziklopedia askea

Hezkuntza/Filosofia/Bedigirada/Espazio-denbora konfigurazio berria

Dilema honetan sakontzeko, honako autore eta gaiak kontsultatu ditzakezu:

Gai filosofikoak:

Wikipediako beste sarrera batzuk:

Espazio-denbora konfigurazio berria[aldatu iturburu kodea]

Denbora eta espazioaren pertzepzioa guztiz aldatu da. Denbora berehalakotasunean murgildu da eta dena lehenaldian dagoela dirudi: berandu gabiltza edozein gauza egiteko. Era berean, espazio fisikoa eraldatu egin da, sarean distantziak ez direlako existitzen. Gazteon mundua espazio eta denbora berrien araupean eraiki da. Gai al gara eskema horretan bizi direnak behar duten bezala hezteko? Ildo beretik, profesionalen espazioa eta denbora ere aldatu egin dira, ez dugulako leku fisiko komun bat behar norbaitekin biltzeko; denborak ere aldatu egin dira, lan jardun amaigabeari ateak parez pare irekiz (une oro emailera lotuta, adibidez). Kant izan zen lehenengoa espazioa eta denbora errealitatearen ezaugarri baino gizakiaren pertzepzioaren baldintza bezala definitzen. Mundu birtualak, sareak, espazio eta denboraren birdefinizioa ekarri du. Bestela esanda, espazio eta denboraren dimentsio birtuala sortu du. Nola aldatzen dute dimentsio berri hauek gure egunerokotasuna: erlazioak, lanbideak... mundua? Zer esango luke Nietzschek bere bitalismotik, betiereko itzuleraren ideia kontuan izanda? Zer gertatzen da Marxen historiaren baldintza materialistarekin?

Dilemak[aldatu iturburu kodea]